Berastegi (Gipuzkoa)

"Okerra" soinu-jotzailea

"Okerra" soinu-jotzailea "Okerra" soinu-jotzaileari buruz hitz egiten du. Hankak okerrak zituen, eta asto gainean ekartzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-031-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Okerra" soinu-jotzaileari buruz hitz egiten du. Hankak okerrak zituen, eta asto gainean ekartzen zuten.

Transkripzioa

-Gero beste soiñujole bat, Okerra edo.
-Okerra, bai, hemen Oiñetazarren, hue bai. Bueno, haren beharrak izaten giñun guk, gure soiñujotzaillea hue zan. Arrunt, hankak-eta oso okerrak zittun. Esango zizuen lehen'e baten batek. Eta oso okerrak zittun, hola bilduk izaten zittun, baiño sanoa zen. Abildade haundie zun, trikiti jotzen ziun, ta geo astoan gaiñen eamaten zuen. Ta Gorrin edo atarin, Karakonekon [...], han, bakizu, [...] zan lehenao. Haraiño aillegatzen zanen plazaa aterata jartzen giñen gu, bizkarren hartuta exeita jartzen zuen kontsejutik sille ekarrita ta. Haren beharrak izaten giñun.
-Makiña bat dantza-saio egin zendun orduan hark musika jota.
-Bai. Zuzen edo oker bai guk. [...] giñen. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia