Berastegi (Gipuzkoa)

Poxpolin-jantzia eta San Juan dantzariak

Poxpolin-jantzia eta San Juan dantzariak Poxpolin-jantzia nolakoa izaten zen deskribatzen du. Neska asko ibiltzen ziren poxpolin. Gerra iritsi zenean, ordea, poxpolin-jantziak erre egin zizkieten etxean. Gerra aurretik San Juan dantzariak ere baziren (mutilen dantza-taldea).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-031-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Poxpolin-jantzia nolakoa izaten zen deskribatzen du. Neska asko ibiltzen ziren poxpolin. Gerra iritsi zenean, ordea, poxpolin-jantziak erre egin zizkieten etxean. Gerra aurretik San Juan dantzariak ere baziren (mutilen dantza-taldea).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pospolin-jantzia nolakoa izaten zan?
-Gorrie, barra berde bat hola zabala, eta goien blusa txurikin zea, gorontza berdea, paiñolo txurie, alpargatak zintekin, Bai-bai, dena estilo oingora, baiño oain dena gona ta hoik dena diferente ibiltzen dala, hoixe.
-Ta neska asko ibiltzen ziñeten?
-Bai, mordoska giñen gu, mordoska giñen. Bai.
-Zeintzuk ibiltzen ziñaten, akordatzen zara?
-Bai, baiño. Gure ahizpek'e ibiltzen giñen eta. Hemen asko, bai. [...] eta, [...] eta. Martiñenekoak eta. Bai, haundioak giñuzen. Geo Pedro Matxinen alabak eta. Gero haik Ameriketara jun zien eta. Gero gerra denboran soldaduk sartu zienen gauze diferentea zan. Pss!, denak erre zittuen eta.
-Denak zer, erropak eta, arkuak eta?
-Bai, bai, bai, den-denak. Harrapatu zizkiguen guzik, danak.
-Hori izango zan gerra aurretik, ezta?
-Bai, bai. Gero ez.
-Mutil-talderik bazan?
-Bai. "San Juan dantzarik", orduako bazien, bai. Lehen-lehendik datozte gaiñea Berastein zeak. Gue aitten edadekok eta guzik bazien.
-Eske hemen dantza-soka beti egiten zan festetan, ez?
-Bai, bai. Beti eitten da, baiño Tolosan-eta bezela ez da eitten, honek badu puntu bat diferentea hoitatik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia