Desberdintasunak aberatsen eta pobreen jolasen artean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-031-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: BRS-031/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Kaniketan esan dezu. Kanikak erosi egiten zien?
-Bai. Ta geo paretan baztarren hola jo, gelditzen zien tokin. Geo beste kontrarioak joko zun eta hari hola harrapatzen baldin bazun, harena kanike. Ez baldin bazun...
-Eta bestela muñekarik edo bazan?
-Bai, baiña guk ez.
-Geroago igual.
-Ez, ez. Ordun Kakonekoak eta hemen aberats-jendek bazittuen, Martentonionen eta. Bazien muñekak eta kuzinak eta, Erregenetan berebiziko pesta ibiltzen gendun. Maistrak esaten zigun: "Qué os ha traido los Reyes?", eta "nada. Si son mentira". Bestek, berriz, denak hemen haundi xamarrak zerenok esan itten zittuen. Nik kasualidadez ondoan neuzken eta haikin jostatzen nitzen, aillegatu nitzen holako trasteekin jostatzea, baiño lagunenak. Martentonekoak eta Marijexuxek eta. Hola.
-Eta esan dezu Erregenetako kontua. Zuen etxera ez zan ailegatzen ezer.
-Ez, ez. Guretzat ez. Nik muñeka bat izan nun, poxpolin ibilli giñen gu neska-koxkorretan, gerra arte. Ta ordun Manolitak, auzoko lagunen ahizpek ekarri zian.
-Baiña hori zer izaten zan, dantzan pospolin moduan...
-Bai, bai. Kalen eta ibiltzeko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!