Berastegi (Gipuzkoa)

Meatzeak eta kafea

Meatzeak eta kafea Beraiek ez dituzte ezagutu meatzeak, baina beren gurasoek bai. Haiei aditutako istorioak kontatzen dituzte. Kafea eta txikoriari buruz hitz egiten dute.
Beraiek ez dituzte ezagutu meatzeak, baina beren gurasoek bai. Haiei aditutako istorioak kontatzen dituzte. Kafea eta txikoriari buruz hitz egiten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuek minak ezagutu zenituzten?
-Minaik ez.
-4-Gure aittek bai, aittek zeoze. Bizkoetxe, bai.
-5-Minak nun daren badakiu baiño, nik sei urte nittun, nik sei-beratzi urte izango nittun gehina jota hor arittu zienen. Nola joaten zien lanea-ta bai, eta zeiñek eamaten zittun langillek hemendik .
-6-Pakitto aittu zan, len esan deun hori aittu izan ber zun. Gero paperak eitten ibili zan zerbaitt.
-5-Horik Pako Etxabek eamaten zittun kotxen Plazolaa. Danak ez zittun eamango baiño.
-6-Hango labetako radio mazizoak Berastegira makiña bat etorri zan gurditan. Ekonomikak jartzeko ta. Mazizoak izaten zittun ba labek eta hango radiok hemen baserritaa. Ekonomika jartzeko.
-3-Pako Etxabek hala esaten emen zun, autobusen harek eamaten emen zittun minataa jentea ta, eta Zulutaene du izena Rezolaneko etxe taberna horrek, eta: "Hamaika txikoria ear eran giñen!".
-4-Je!, txikorie kafen tokin.
-1-Garie erreta're itten zan kafea.
-4-Bai, guk gerra denboan ezautu gendun.
-Etxean erreta?
-4-Bai, bai, etxean erreta.
-6-Hoitan kantinak egoten zien estazio hoitan denetan, taberna bezela, kantinak. Plazolan'e bai, Amioenen...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia