Berastegi (Gipuzkoa)

Karnabaletan baserriz baserri

Karnabaletan baserriz baserri Berastegiko inauterietan baserriz baserri "puxkak" biltzen, erregaloak biltzen ibiltzen ziren. Urruti samar ere joaten ziren, Plazaolaraino, esate baterako.
Berastegiko inauterietan baserriz baserri "puxkak" biltzen, erregaloak biltzen ibiltzen ziren. Urruti samar ere joaten ziren, Plazaolaraino, esate baterako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baina ohitura izaten zan baserririk baserri joatea mozorrotuta, ez.
-3-Ez, ez, Leitzen da hori. Puxkek biltzen hemen espenserok-eta ibiltzen zien.
-1-Espenseroak eitten zittuen, bi izaten zien izendatuk.
-6-Ostegunen Plazolaa-ta puxkek biltzen eta espenseroak.
-1-Bi espensero izaten zien organizatzeko, festa organizatzeko.
-5-Bi enkargatu bezela izaten da hoi.
-Urtero berdinak edo?
-2-Ez. Urtero kanbiatu.
-5-Gazten arten eitten zien bi.
-Neska eta mutil edo?
-Mutillek, ordun ez zan...
-4-Dantza-soka noiz ateatzen zan?
-1-Hirugarrengon. Azkenekoan.
-5-Ordun ez pentsa gaur daon bezelako igualdadeik.
-Orduan joaten ziren baserriz baserri...
-3-Puxkek biltzea esaten zitzaion.
-Nola?
-3-Puxkek biltzea.
-2-Batzuk ematen zuen [...] bestek ematen zuen dirue. Ta hola ta. Geo gaztek herrin gelditzen zien, bertan bazkaldu eta juerga earra.
-6-Hor eitten zittuen hiru bat egun, karnabalak pasatu arte hor egoten zien, gastun, sartuta. Kuadrillek baiño jakiñek. Urtero jakiñek izaten zien.
-Lo ta dana bertan.
-4-Bai, bai, bai.
-1-Ordun ez zan kontrolik eta karreteran eta izaten eta.
-Kotxeak ere gutxi, ez?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia