Berastegi (Gipuzkoa)

Berastegiko eta inguruko euskara

Berastegiko eta inguruko euskara Berastegiko euskara inguruko herrietako euskararekin alderatzen dute: aldea sumatzen dute Elduain, Leitza, Gaztelu eta inguruko beste zenbait herrirekin; hizkera antzekoena Tolosakoa iruditzen zaie. Tolosan eta Donostian garbi hitz egiten da beren ustez. Berastegiko hizkera Tolosakoarekin eta Leitzakoarekin alderatzen dute, eta zer desberdintasun dagoen aipatzen dute.
Berastegiko euskara inguruko herrietako euskararekin alderatzen dute: aldea sumatzen dute Elduain, Leitza, Gaztelu eta inguruko beste zenbait herrirekin; hizkera antzekoena Tolosakoa iruditzen zaie. Tolosan eta Donostian garbi hitz egiten da beren ustez. Berastegiko hizkera Tolosakoarekin eta Leitzakoarekin alderatzen dute, eta zer desberdintasun dagoen aipatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esaten dezu Elduaienera aldatu egiten dela?
-2-Hitz batzutan nik harrapatzen det Elduaiñera.
-Hori inñorkere ez dit esan oin arte.
-Oreja ta Gaztelua ere bai, e.
-4-Oreja ta Gaztelua ere bai, asko. Eta Eldua're bai, e.
-2-Zeoze Elduara're bai.
-Berastegi izan arren?
-2-Bai.
-1-Hala're gehio kanbiatzen da Leitze ta Goizueta, Areso ta. Horitara gehio kanbiatzen da.
-2-Asko-asko hoitan, asko, asko.
-Leitza bertan dago, ez?
-2-Bai, hamar kilometro, beatzi, hamar.
-Eta gertukuena edo berdintsuena zein da?
-1-Nik uste hau dala, hemendik Tolosa ta inguru hoi. Goierria ere beti kanbiatu eitten da pixkat.
-5-Euskeraik garbina beti Tolosan... Inguru hau. Tolosa, ingurue.
-6-Zona haundie hartzen du Tolosak eta horko... Euskeraik garbiina hor esaten due.
-5-Donostin bertan'e garbi hitz eitten da, e.
-1-Gero ya aurrea hasi ezkeo Azpeiti eta hoitan'e asko kanbiatzen da.
-5-Hortikan ya joaten bazea Hondarrabi aldea ta Irunera ta ya Frantzikoa asko sartzen da. Frantsesa're mezklatu eitten da.
-6-Oiartzun eta danetan ya kanbiatu eitten da.
-5- Hemen Gipuzkuan bertan bezela Bizkaikin ingurukoak ya asko mezklatzen die.
-Eta hemendik Tolosara ta kanbiatzen da?
-5-Zeozer bai.
-1-Nere irudittuan asko ez.
-2-Berrobin'e hitz batzuk badittuk diferentek.
-1-Esateko era batzuk bai baiño hola...
-4-Azentoa da diferentea.
-6-Tolosan nik uste garbigo edo hemen baiño're oaindik.
-Hemen gehiago jaten dezue?
-4-Hitz batzuk jan itten dittuu.
-5-E ta A-kin asko kanbiatzen da hau. Hemen E esaten da eta Tolosan A. Guk "egie" esaten degu, haik "egia". Hortxen dao, asko behiñepein bai.
-Eta Leitzan?
-5-Hemen "jainkoa" ta esaten dittegu bezela han "yainkoa" ta.
-2-Hemen esaten degu "jo", haik esaten due "yo". Ta hemen esaten da "jan" eta haik "yan".
Eta holako hitzek asko diferentek.
-6-Hemen "etorri zea?", han "heldu zea?"
-Eta gero azentua ere asko aldatzen da?
-2-Baita, baita.
-5-Gero hemen sekulen ez da esaten "haurra", "umea" esaten da hemen. Han berriz "haurra" esaten da, jeneral.
-4-Oaiñ hemen'e ai da sartzen hoi "haurra", baiño han gehio.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia