Berastegi (Gipuzkoa)

Berastegi inguruko herriekin harremana

Berastegi inguruko herriekin harremana Leitza eta Berastegiren artean zer harreman egon izan den azaltzen dute: Leitzatik Berastegira joateko joera txikia egon izan da; alderantziz, ordea, handia. Berastegitik Tolosara joateko ohiturarik ez zeukaten lehen (inauterietara, adibidez); orain, berriz, bai.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Leitza eta Berastegiren artean zer harreman egon izan den azaltzen dute: Leitzatik Berastegira joateko joera txikia egon izan da; alderantziz, ordea, handia. Berastegitik Tolosara joateko ohiturarik ez zeukaten lehen (inauterietara, adibidez); orain, berriz, bai.

Transkripzioa

-Hemengo jendea Leitza aldera, eta Leitzakoak Berastegira ta, hartuemana eta izango zan, ez?
-4-Bai baiño gutxi. Oain gehio, e.
-6-Berastegikok badare Leitzea joanda, baiño hango hizkera itten due haik.
-2-Hango hizkera, hoi ez da kanbiatzen. Goizutakuak badare hemen eta haik Goizutakua itten due, e. Hoi marka, e!
-5-Ni gauz batekin fijatzen nintzen: Berasteiko festak lenao izaten die Leitzen baiño, eta leitzar gutxi izaten zan hemen. Hemengok bukatzen zienen danok Leitzan gu.
-6-Leitzera autobuskaa juten zien gaztek.
-2-Hangok honea baiño joera hemendik hara.
-4-Hemendik Aresora eta Gorritira ere bai. Goiazuetara're bai.
-Hemendik beti Leitzera?
-1-Goizuetara ere bastante, Goizuetara.
-5-Herri hoitara denetara.
-6-Inguru [osoan] izaten zien denak, Aresoko ta Gorritiko...
-5-Egie esate ezkeoz Berastegin kostunbre gehio zan behera baiño gehio gora festatara.
-Tolosara ia inoiz ere ez festetara?
-1-Joera gutxigo behintzat
-2-Gure gazte denboran Karnabaletan ez giñen ailleatu Tolosara. Karnabalak. Eta oain berriz erabat hor ibiltzen die.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia