Berastegi (Gipuzkoa)

Hargina zeneko kontuak

Hargina zeneko kontuak Hargina zenean, zer lan egiten zituen azaltzen du. Harria menditik lortzen zuten eta kamioietan garraiatzen. Oinarrizko tresnak erabiltzen zituzten harriarekin lan egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-025-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hargina zenean, zer lan egiten zituen azaltzen du. Harria menditik lortzen zuten eta kamioietan garraiatzen. Oinarrizko tresnak erabiltzen zituzten harriarekin lan egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Harginak ze lan klase eitten zenduen? Paretak eitten esan dozu.
-Paretak eitten, bai. Etxek eitten-ta, hemen Eldun ein gendun, Berrobin ein gendun eta; etxeko, hemen Berastein ein gendun beste bat eta. Gero bordak ere bai ta. Hola aitzen giñen. Aitta're zahartu zan eta, gero etxe berrie ein zien hor, bi edo ta, haiei ezkiñ guzik hartzen eta. Aittek ez zun juan nahi izaten eta, zahartu ein zan eta. Haren tokin ni juaten nitzen.
-Eta harrie nundik ekartzen zenduen?
-Harrie kamionakin ere ekartzen zuen eta, irikin eta, hola ibiltzen zuen. Harrie, hemen harri asko baitao.
-Menditik?
-Bai. Harrobirik-eta bazan?
-Harrobik bazien baiño harrobie ez zen izaten; bestaldera, mendikoa, harrie ta. Gero ekartzen zuen kamionakin harrie falta zanen, beherko. Harri asko [...], etxea eingo [bada], harri asko behar du. Ez da bela osatzen.
-Eta harri bila zuek juaten ziñaten edo beste batzuk ibiltzen zien lan horretan?
-Harri bila gu nekez. Gu jartzen. Billa, ba, behin edo behin juango giñen baiño. Bestaldea, lan in behar zan tokin. Hola aitzen giñen.
-Eta zer erraminta erabiltzen zenduen?
-Erremintak mailluk eta ze hoiexek, ze haundiik ez. Gero, bakizu, plomadak eta holako zea batzuk; ezerrez.
-Elizatan eta ibili izan zarete?
-Ez. Hemen bai Platadien, eliza dao [...]. Horko barrio [...] denak eiñak die hoik. Berastegiko elize. Hortik Platadie behera. Izkiñetako paretak hoik danak nik in nittun, e. Beste bat eta biok hasi giñen eta hue nagusikin hasarretu eta ni aittu nitzen hor. Pareta asko baitao egiñakhor bi aldetatiken. Hoik'e nik eiñak die ta. Ba, hortxe nunbaitt ari in behar.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia