Ezkonberritan baserria pixkanaka betetzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: BRS-022/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak
Transkripzioa
-Derrior-derrior ba baserrie behar zendun, handik atea behar zun. Ganadukin esnea, txekorrak, geo amak-eta eukitzen zittuen txerrik, oilloak; bizie ateatzeko ta hala're juxtu-juxtu ateatzen zan. Guk geok honea etorri giñenen era hortaaxe etorri giñen. Ekarri giñun behiek eta txerri bat, oillo batzuk eta hasi giñen ba hoikin. Ta nola beste iñora lanea-ta ez giñen ateatzen, etxeko gastue dena atea behar gendun hortik. Gero itten gendun babarruna ta, ba hoi're saltzen gendun. Tolosa feria jun-eta hoi saldu ta hoikin hartzen gendunakin asteako etxeako behar zana ekartzen gendun. Jornalik ez da izan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!