Elizan simonero
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BRS-022/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Elizen hazi gea gu, elizen ibilita behintzet. Ni hala naiz.
-Elizen hazik ez baiño elizaa asko...
-Elize asko junak gu, bueno! Erabat.
-Monagillo esan dezu ibili ziñala?
-Monagillo, ximonero. Hemen esaten zaio simonero.
-Simonero?
-Bai. Simonero.
-Eta zein izaten zan zure lana?
-Apaizai laundu. Bai ta Introitoak lagundu. Hara joan mezetaa ateatzen zanen ondoan jarri. "Adiuturium tuas meas..." hasten zan hue ta guk erantzun hari. "Fiat tu-tu...", oain ahaztuta dauzket. [latinezko pasarte ulertezina]. Ta hurrena... kredoa izaten zan.
-Hori da mezako zea.
-Meza orduan latinez izaten zan?
-Bai, bai, latiñez. Eta atzeaka. Apaizan ondoan makurtu ta lurren, ipurdia jendeai emanda.
-A, bai, bizkarra emanda jendeari?
-Bai, bai. Hala izaten zan. Urte askoan, e!
-Baiña apaiza egoten zan meza ematen bestaldera begira?
-Bai, aurrea begira, aldareai begira. Aldarea. Gu're bai. Ta gaiñea apaizan ondoan holaxe makurtuta. Geo alkitara ateatzen giñen. Baiña hantxe. Eta bueno. Jesus!, gue denboa holaxe jun da.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!