Kanturako zaletasuna eta gaitasuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bixentek umetatik izan du kanturako zaletasuna. Ahots ona zuen umetan, eta ahotsa aldatzen hasi zitzaionean, urtebete egon zen abestu gabe. Gerora abesten jarraitu zuen eta asko estimatzen zuten. Don Pedro organistarekin ikasten zuten kantuan, eta hari buruz hitz egiten du.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: BRS-022/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
-Gustora nun, kantatze hoi gustora nun. Ume-umetatik gaiñea beti kantuako gogoa ta ikasteko-ta gogoa nun.Soldauxkan'e bai, soldauxkan'e denak, "benga Bixente, hasi bihar diau kantatzen" beti hola zeatzen zidaten-ta. Tenorra-ta, ni elizan hor ibili naiz erabat. Aurrena monagillo zazpi urtekin hasi nitzen, hamalau urte arte monagillo. Baiño monagillo edo "simonero" esaten diogu guk. Simonero nitzela're, askotan organiste lehengue profesorea, organistek, Don Pedro Etxeberria gendun, eta harek esaten zion parrokoai, Don Andres horri, "Bixente bial zazu gaur tipleko, gaur Perosi-n meza kantatu behar degu ta, bial zazu Bixente", ta. Ni simonero [jantziekin] gora joan izan nitzen kantatzea. Tiple boza, polite izango nula uste det, ez dakit. Gero ez dakit behintzet, geo kanbioko garaien, boza kanbiatzeko garaie etorri zitzaidan hamalau urtekin, eta mediku bat bazan hemen, Don Tomas Almandoz, bai, hue apaizak pelotakin jo ta hil zun. Ta hue zeon korun. Eta esan zian: "Zu, Bixente, ez dezu kantatu behar, e! Urtebete gutxieneko ixil-ixilik egon behar dezu". Jo, ni geatu in nintzen. Ez nun kantatzen. Harrek esanda, e, geatu nitzen.
-Ahotsa kanbiatu zitzaizulako?
-Bai. Geo etorri zitzaidan, hasi nitzen eta denak harrittuta. Buo! Espeziala nula ta espeziala nula. Denak hoixe. Aidean hartu niñuen eta hor ibiltzen nitzen. Bueno! Ni're pozik, eta danak.
-Koruan ibiltzen ziñan?
-Bai, erabat, erabat. Hortxe dauket bastoia. Eman zidan, herrik eman zidan gero zea bat, makille. Fotografiek eta ere asko. Soroa hil zanen, oain hil zan Soroa pelotarie. Hue kanpeon atea zanean'e mezataa, meza kantatzea gu jun giñen. Ezpeleta, zera, Ezpeleta baserrie zeon hor Elduaiñen. Harea joan giñen eta eskolan eman ziguen bazkarie. Ta eskolan eman ziguen bazkaria, han giñen berastegiarrak; beastegiarrak giñen.
-Berastegi herri txikia izateko koru dezentea zuen.
-Hamabost-hamasei lagun biltzen giñen gu, ta gaiñea oso ondo... Perosin meza hoi ta danak guk kantatzen giñun. Danak, bueno, nik ez dakit baiño, jendea harrittuta eoten omen zen. Beastegi herri txiki bat holako korue nola zegoan denak, bai.
-Zeinekin ikasten zenduen kantuan.
-Guk don Pedro organiste.
-Horrekin, Pedro Etxeberria?
-Bai. Haren semea Don Jazinto Antiguan organista urte asko egon zan. Don Jazinto. Geo Bitoriko zaharretxera joan zan. Don Jazinto Etxeberria. Antiguan egondu zan urte askoan Donostin, eta haik'e harengena Donostia joan zien hemendik bizitzea, Don Pedro Etxeberria hoi. Gui musika eakutsi ziguna zan. Besomotza zan, eskue bat elbarrittue zun eta ezkerrakin jotzen zuen ta hankakin organoa.
-Esku batekin bakarrik?
-Bai. Ta harek mezak-eta, Perosin mezak-eta, hankakin. Oain semek'e organistak zien biek'e. Bat Euxebio ta bestea..., bat apaiza ta bestea soiñujotzaillea, Euxebio. Ta bik'e organoa... Manolo Yabenen osaba. Manololo Yaben, askotan, bere illoba zan eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!