Berastegi (Gipuzkoa)

Neskak goiz etxera, baina mutilak ez

Neskak goiz etxera, baina mutilak ez Emakumeek gizonek baino askatasun gutxiago zuten lehen. Soinu-jotzailea herrira etortzen zenean, dantza egitera joaten ziren; baina eguzkia sartzen zenerako etxera itzuli behar izaten zuten neskek. Mutilek, ordea, ez zuten halako mugarik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumeek gizonek baino askatasun gutxiago zuten lehen. Soinu-jotzailea herrira etortzen zenean, dantza egitera joaten ziren; baina eguzkia sartzen zenerako etxera itzuli behar izaten zuten neskek. Mutilek, ordea, ez zuten halako mugarik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba halaxe. Gue bizimodue goorra izandu zan.
-Emakumeentzat beti gogorragoa, ez, alde horretatik, eliza eta.
-Bai, bai.
-Eta emakumeak libertade gutxiago, ez?
-Bai, pentsatzen al dezu. Gu jai atsaldetan joaten bagiñen herria dantzaa, hemen bertako seme bat zan hankamotza, bi hankak ez zitun, bizkarren hartuta ta ibiltzen zuen. Eta akordeoia harek jotzen zun, baiño iluntzen, "Aimarie" esaten zitzaion, elizen jo itten zan garai hartan oaindik, gero belaxe galdu zan-ta, baiño hue jotzeako eon ber zendun etxen. Ia euzkie sartzen zunetiken aurrea ya etxea joan ber zendun. Bestela handik aurrea, bueno! Ezautu dittegu baita berandu joan dielako etxetik kanpoa bialduta ta ibili dittuenak'e.
-Bai, e?
-Bai, ezautu dittegu, aizu. Oaiñ gauerdin atea itten dan bezela, ba ordun ilune hasteako jun ber zendun etxea.
-Hori gizonak ere bai ala emakumeak bakarrik?
-Ez, ez, gizonak libre. Gizonak libre. Emakumentzat izaten zan zea guztie. Arriskua emakumek emen zeuken, ta tentazioa emakumek ematen emen zun. Zuk ala entenditzen al dezu?
-Eta gizonak ez zun batere kulparik.
-Ez zun batere kulpeiken. Ez ba.
-Beti emakumiak.
-Defendittuaoa zan beti. Igual du han eta parrandaa joan eta mozkorkerie ta zea gizonak zun, ez?, baiño...
-Gaiñera izan balitz gizonak lana egin duela eta gero juerga egin duela, baiña lana...
-Berdin-berdin inda, berdin-berdin inda.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia