Berastegi (Gipuzkoa)

Inauterietan Berastegin giro ona

Inauterietan Berastegin giro ona Inauteriak Berastegin bertan ospatzen zituzten eta giro ona izaten zen. Garai batean, gazteak etxez etxe eskean joaten ziren eta 3 egun ematen zituzten beren etxeetatik kanpo.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-019-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inauteriak Berastegin bertan ospatzen zituzten eta giro ona izaten zen. Garai batean, gazteak etxez etxe eskean joaten ziren eta 3 egun ematen zituzten beren etxeetatik kanpo.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karnabaletan ta’re bai, karnabalak’e hemen bertan, danak bertan itten giñun.
- Karnabalak hemen ospatzen zian?
- Bai, ta pentsa zazu Tolosa ze bertan daon, ta ez giñen iñor’e joaten Tolosa, danak hemen bertan.
- Ta jantzi ta etxen mozorrotu...?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. Ta gu... ni ez, ni ez nintzen ibili, baiño nere aurrekoak eo nere artekok eo itten zuen, karnabal egunen ibiltzen zien esken herri guztin, herrie pasatzen zuen esken. Ta gastuok esaten zien, ta geo hoik kontsejun hiru egunen ez zien etxea joaten. Bai, jan ta lo...
- Bertan?
- Bertan, gaztek gaztek hor itten zuen. Mutillek e? Mutillek zea izaten zian. Ta hor kontsejoa joan, ta lo ta jan hor eitten zuen. Gu askotan, gehinak nere edadekuak’e bazien e? Baiño ez zitzatan nei gehiegi gustatu. Bueno, ta guk itten gendun igual egunen baten, karnabal egunen eo bigarrenen eo, igual haikin baten afaltzea o, kuadrillan juntatzen giñen ta guk gerena pagatzen gendun; baiño hor geldittu ta ni ez nintzen behin’e in. Baiño...
- Orduan lelengo etxez etxe, ta ze batzen zenduen dirua ala bestela, jatekoa?
- Gehina dirue, gehina dirue. Jatekoa hor eoteko jatekon beharrik ez zuen.
- Gero diruakin etorri, hor jan ta edan...
- Hor jan ta edan. Bai, bai, lo bertan itten zuen, kuarto baten igual hamabost lagunek esaten zuen eoten ziela, baiño...
- Lurrian etzanda?
- Bai, bai, baiño etxea ez zian joaten, hor hor pasatzen zittuen karnabalak.
- Ta soiñujolen bat o izaten zuen?
- Bai, bai, bai, bai. Ba zuk oain jun ber dezuna Xinfo Iparragirregana, hoi prankotan aitua.
- Hori egoten zan orduan kuadrillan soiñua jo ta festa kantau, o abestu o dantza o zeoze ingo zuen ta festa.
- Bai.
- Bueno, anbientea. Bestela hemen herriko festak San Lorentzoak izaten zian?
- Bai, San Lorentzoak.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia