Berastegi (Gipuzkoa)

Zelatungo bizimodua artzain gisa

Zelatungo bizimodua artzain gisa <p>600-700 ardirentzako leku handia behar izaten zen. Zelatunen zenbait txabola zeuden eta nola erabiltzen ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-017-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

600-700 ardirentzako leku handia behar izaten zen. Zelatunen zenbait txabola zeuden eta nola erabiltzen ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola egiten zenuen? Zuk urte osoa pasatzen zenuen han (Zelatunen) ala honea etortzen zinen?
-Negun honea.
-Eta ardik?
-Ardik'e bai. Hemen al dan bezela ibilli behar mendin eta abar-ta. Hementxe.
-Hemen bazekazuen 700 ardirendako lekua?
-Bai. Piñu batzuk moztu aldian behin eta. Erritan jarri ta, multa batzuk pagatu ta. Danea ohittua nao ni.
-Eta han Zelatunen egoten ziñanian uda aldian ze bizimodu izaten zendun?
-Ona han. Zelatungo trabenarik'e ordun laguna behar izaten zuen eta lan puxka bat itten zuen ta jana tope ematen ziaten nei han ordun. Tope!
-Zelatunen ordun txaboletan jaten eta ematen zuen?
-Baa. Bai, beti. Oin'e emango due baiña han trabenari fuerteak bazian.
-Lehen ere oraingo hiru txabola hoiek zeuden ala zenbat txabola zeuden han gain-gaiñian Zelatun erdian?
-Harek [nere gogoanian?] edo hortxe egiñak dia. Haik ein berriak dia, bat behintzat.
-Bar berria, ez?
-Bat berria, ta bestia're bai. [...], txabola ederrak dia haik. Hamaika aldiz ardik jazten eta mozten arittua nago ni han, bordatan. [...] Leheno han eitten zun zerbizioa udaberrin ardintzako ta negun, udazkenian trabenaako. [Jarri] garbittuta ta. Mendin'e, bakizu, kozina txartxuaua, ontxuaua, dana ona izaten zan eta. Dana ona, bai. Geo soldau asuntuan'e puxkat kozinan ibillia neon han'e ta. Pixkat ikasia neon eta, asko [zabaldu nitzan]. [makina bat] kafe ta salda [einda juan nitzan] borda haitan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia