Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolan ikasitakoa

Eskolan ikasitakoa Eskolako maisu on bati buruz hitz egiten du: nongoa zen, non bizi zen... Zer ikasten zuten azaltzen du. Gau-eskolan gehixeago ikasi zuen. Ez zuten libururik erabiltzen. Etengabe joanez gero eskolara, ikasteko aukera bazenuen. Baina etxean lan egin behar izanez gero, atzean gelditzen zinen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako maisu on bati buruz hitz egiten du: nongoa zen, non bizi zen... Zer ikasten zuten azaltzen du. Gau-eskolan gehixeago ikasi zuen. Ez zuten libururik erabiltzen. Etengabe joanez gero eskolara, ikasteko aukera bazenuen. Baina etxean lan egin behar izanez gero, atzean gelditzen zinen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan gero, hori, gau eskolan don Victorrekin ibili ziñan…
- Bai, Don Victor, bai, Labaien, harekin…
- Nun, hemen Berastegin bertan ematen zun?
- Bai, hor kalen ematen ziun, hor kalen bizitzen zan hor etxe baten bizitzen…
- Bertakoa zan?
- Bai, hemengo semea zan, bai. Hoi Itziarren ta hoitan ibili zan baiño gero honera etorrita zegon, bai, hemen zegon, bai, bertako semea.
- Eta ze, ze ikasten zenduen?
- Ikasi, ikasi jartzen zigun: “sumar, restar ta dividir”, hoi, hoi behintzat aurrena ikasten, hoik zeatzen ibiltzen giñen, bai.
- Gau-eskolan igual pixkat gehixeo ikasiko zenduten ez?
- Ikasi nun hantxe ikasi nun nik pixko bat, bai. Gaiñeakuan, “sumar ta restar ta dividir” hoi hoik gue eskolak hoik zian garai hartan, bai.
- Bestela hori, libururik eta erabiltzen zendun?
- Ez, ez, ez. Han kuadernoak eo bai, baiño danak eskolan han uzten giñun e?
- Berak pizarran…?
- Bakoitzak bere... Bai, pizarran, pizarra handi baten berak jartzen zittun ta guk handiken zeatu, bai, bai, handiken.
- Ta bestela ze gehiago: geografia ta holako maparik eta...
- Garai haitan, guk behintzat ez. Guk ez. Oain, eskola pixko bat hartu zuenak, eskola pixko bat hartu zuenak, erabat joaten zana, beti eskola pixko bat bai hartu, erabat. Baiño zu etxen zortzi eunen etxen eon ardizai o behien aurren eo soroa banetzen ta ibiltzeko ta ibili ta geo joateko’re gogo gutxio, lagunek aurrera joanak, ta hor diferenteixo izaten zan, bai.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia