Berastegi (Gipuzkoa)

Bederatzi senide eta bi ama

Bederatzi senide eta bi ama <p>Baserrian jaio zen, eta lan asko egin behar izan zuen. Gerra hasi zenean, zazpi urte zituen. Bederatzi senide ziren, baina bi amatakoak. Bere amaren familiari buruz hitz egiten du, eta aitaren lehenengo emaztea nola hil zen kontatzen du. Ama eta aita nola ezagutu ziren azaltzen du. Gaur egun haietatik zein bizi diren aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian jaio zen, eta lan asko egin behar izan zuen. Gerra hasi zenean, zazpi urte zituen. Bederatzi senide ziren, baina bi amatakoak. Bere amaren familiari buruz hitz egiten du, eta aitaren lehenengo emaztea nola hil zen kontatzen du. Ama eta aita nola ezagutu ziren azaltzen du. Gaur egun haietatik zein bizi diren aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrin jaiotakua mutikotatik ya lana tokatuko zitzaizun, ez?
- Lana erabat mutikotiken lana izaten gendun. Garai hartan pobre giñen, denak pobre. Nik zazpi urte nittula hasi zan gerra, bai, ta bukatu hamar in nittunen, bai, hamar iña nittun bukatutakon, ta gu’re beatzi senide bagiñen, hamar giñen baiño ttikitan hil zan bat, bai, zazpi hillebeteko hil zitzagun bat, bai. Ez dakit ze gaitz eo… ez daukat gogoan baiño, bai, beatzi behintzat aurrera atera giñen, baiño bat, zaharrena, aurreneko amana, geo gu berriz… Ama zan etxekoa, nee ama zan etxe hontakoa, zien hoik hiru ahizpe ta anaia gure ama-ta, ta anaia fraile joan, enteintzen dezu? Anaia fraile joan, ta geo, anaia fraile jon zanen alaba zaharrena etxea ezkondu, bai, ta aitte Elaunde Azpitik etorri zan, baserri Elaunde Azpi, bai, Izotzalde da hoi´re e? Elaunde Azpitik etorri zan nere aitte. Ta aurreneko semez alabak o aurreneko alabakin ezkondua ta aurreneko alaba izandu ta akordatu bate akordatu gabe ohian odolustua andrea. Familia etxen izandu hemen, garai haitan etxen, ta neskatoa urtetako o ordutako neskatoa geratu ta andrea hil zitzaion, bai. Geo esaten zuen nee ama Villafrancan neskame emen zegon hemezortzi urtekin, ta nee aman aitte biudoa zegon hemen, ta geo suhie Elaunde Azpitik etorri ta biudo geatu berriz, aurreneko andrea hilda, ta geo nee ama hemen zeon Villafrancan neskame, ta hue ekarriazi etxea honera ta ezkondu.
- Orduan alargunduta gelditu zanean zure aita ahizpakin ezkondu zan.
- Ahizpakin bai, koiñata harentzako, koiñatakin bai, lehengo ahizpen, bai bai koiñatakin ezkondu, bai. Ta geo koiñatakin beatzi izandu, hamargarrena aurreneko amana, baiño bat ttikitan hille deu, bai, aspaldi hille hau’e, ttikitan, bai, baiño beatzi, ta beatzitatik gaude bizik hiru hillek dauzkeu: bi arreba ta anaia gazteena...

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia