Ezkondu arteko bizitzaren laburpena
Kolegioan sartu zen, maristetan. Gero soldadutzatik libratu zen, aita edadetua zelako. Ikasketa onak izan ditu, eta erdaraz egin izan ditu. Horregatik gustatzen zaio gehiago erdaraz hitz egitea. Kolegioa eta gero, kotxea erosi eta ezkondu egin zen.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: BRS-002/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Ta geo kolejioan sartu nintzen ta...
- Kolejioa nun? Nun zeon?
- “En Mugaire, Oronoz-Mugaire con Maristas, alli aprendi…”
- Marianistena?
- Maristas. Bai, ta han ikasi nun nik garroten zer zan soldaduska. Geo soldaduska esaten zuen geo soldaduskako denbora etorri zan, ta nik aitte zahartue nun, ta soldaduska libre atera nintzen, ta aittari esaten nion: “baiño zeatik ni soldaduskatik libre?” Ta “zeatik esaten dezu hoi? Gaizki bizi al zera?”
“Ez”, baiño nik nittun etxean gurasoak, ta geo nittun beste hiru izebak, bi izeba ta osaba bat, ta haikin gaizki etortzen nintzen. Haik denda zuen, ta nik, nik hemezortzi urtetako “titulo profesor mercantil” banun, asike nere denboran estudioak onak izandu dittut nik. Horregatik erderaz gehien gustatzen zat mintzatzea euskeraz baiño. Baiño urte haik joan ziren, ta ze esatera nijoan, ahaztu itten baitzaizkit.
- Maristekin, gogorrak ziran Maristak?
- Bai, bai, bai, geo beste kolejioa, geo ezkondu nintzen, urte nittun ezkondu nintzenen kotxe berria erosi nun, ta joan nintzen zeara, ordun ezkondu nintzen urte hartan.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!