Jesus Altuna Etxabe
Berastegi (Gipuzkoa)
(1932)
Biografia
Berastegiko plazako Joxene etxean jaioa. Ama bertakoa zuen eta aita Urrestillakoa. Lehen lau urteetan Madrilen egon ziren bizitzen, aitaren aparejadore lanarengatik. Uda herrian pasatzen zuten, eta gerrak Berastegin harrapatu zituen ama-semeak. Aitonaren etxean bizi izan ziren biak handik aurrera; autobus gidaria (eta postaria) zen hura. Bederatzi urte zituela, aita hil zitzaion Jesusi. Seme bakarra da. Berastegiko eskolan ibili zen zortzi urte bete arte, eta ondoren Tolosako eskolapioetan. Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizen eta Donostian, eta gero Biologia ikasketak Madrilen eta Alemanian. Arkeologo ezaguna da, animalien hezurren azterketan aditua (arkeozoologia). Joxe Migel Barandiaranek aholkatuta hasi zuen bide hori. Elkarrekin ibili ziren indusketak egiten hainbat urtean, Lezetxikin eta Ekainen, besteak beste. Koro Mariezkurrena arkeologoarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten. Barandiaran, historiaurrea, euskara... gai askori buruz jardun du; aitonak kontatzen zizkion bi ipuin ere kontatu zizkigun.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Ama gazterik alargunduta, aitonaren etxera bizitzera |
|
2 |
Aitona, autobus gidari eta postari |
|
3 |
Berastegiko eskolan, maisu erdalduna |
|
4 |
Umetako jolasak |
|
5 |
Umetako jostailuak |
|
6 |
Doktrina euskaraz |
|
7 |
"Beraneanteekin" mendira |
|
8 |
Berastegiko kontuak |
|
9 |
Esteban lagunarekin |
|
10 |
Tolosara aitonarekin, autobusean |
|
11 |
Tolosako eskolapioetan, gustura |
|
12 |
Lehenengo bizikleta |
|
13 |
Gasteizen eta Donostian, seminarioan |
|
14 |
Natur Zientzien zalea |
|
15 |
Barandiaranen taldea, apaiztegian |
|
16 |
Lekuonarekin eta Barandiaranekin |
|
17 |
Barandiarani jarri zizkioten oztopoak |
|
18 |
Barandiaranek gomendatutako bidea |
|
19 |
Tesia egiteko zailtasunak, animalien hezurrena ikertu gabeko eremua zelako |
|
20 |
Barandiaran eta bere ikasleak |
|
21 |
Barandiaranen izaera eta lana |
|
22 |
Barandiaranen lehen lanak; Breuilekin izandako harremana |
|
23 |
Schmidt etnologoa eta Barandiaran |
|
24 |
Barandiaran, infernuko etsaiarekin ere lanean |
|
25 |
Judu bati ihes egiten lagundu zion Barandiaranek |
|
26 |
Israel sortu zeneko kontuak |
|
27 |
Euskara, historiaurreko altxorra |
|
28 |
Hizkuntza indoeuroparren indarra eta iberoa |
|
29 |
Nondik dator euskara? |
|
30 |
Giza hezur zaharrena, Lezetxikikoa |
|
31 |
ADN frogekin lotutako aurrerapenak |
|
32 |
Euskal tipo biologikoa |
|
33 |
Arrazen hibridazioa eta eboluzioa |
|
34 |
Giza aztarna zaharrenak, Euskal Herrian |
|
35 |
Animalia aztarna zaharrenak, Euskal Herrian |
|
36 |
Errinozeronteak, elur oreinak, leizeetako lehoia... |
|
37 |
Ekaingo kobazuloko irudien aurkikuntza |
|
38 |
Ekain santutegia zen |
|
39 |
Aurkikuntza interesgarria Frantziako koba batean |
|
40 |
Ekaingo erreplika, museoa |
|
41 |
Ekaingo ehiztarien bizimodua |
|
42 |
Marizuloko artzaina |
|
43 |
"Ximonero" hitza |
|
44 |
Jean Auel idazlea, Ekainen bisitan |
|
45 |
Emaztea lankide |
|
46 |
Berastegiko euskara; "deus ez" hitzen jatorria |
|
47 |
Peru eta Mariaren ipuina |
|
48 |
Ipuinak, sutondoan |
|
49 |
Teodosioren ipuina |
|