Berango (Bizkaia)

Gerrako presoa, trintxerak eta bideak egiten

Gerrako presoa, trintxerak eta bideak egiten <p>Aita nazionalistekin ibili zen gerran eta Francoren aldekoek preso hartu zuten. Hiru urtean aritu zen preso lanean: Picos de Europan eta Castell&oacute;n de La Planan. Zahartzaroan itzuli nahi izan zuen Castellonera; dena aldatuta aurkitu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BGO-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita nazionalistekin ibili zen gerran eta Francoren aldekoek preso hartu zuten. Hiru urtean aritu zen preso lanean: Picos de Europan eta Castellón de La Planan. Zahartzaroan itzuli nahi izan zuen Castellonera; dena aldatuta aurkitu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Gerran, gure aita, ba ordun koixi eben hamen nazionalistakaz; ta gero ba urte asko egon zan, hiru edo, hiru urte edo holan, prisioneru egon zan.
–Non egon zan?
–Bai, bidiek eta, Francogaz prisioneru; Franco…, bidek eta eiten beharren.
–Non?
–Lehelau, lehelau egon zan Picos de Europan, ta gero handik… Picos de Europan trintxerak eiten, avanzadillatarako. Eta gero Castellón de La Planan bidek eiten eroan [ebezan] hara. Ez dakit. Ze gero bera, zahartegin, ba, beti gure ixen /guxen/ dau ikusi ha. Eta geuk ein otseun /eiotseun/ bieja bat prepara aita-amari eta joan den ikusten hara, baie ez euen ezebe ezetu ta triste etorri zan. Ze esaten [euen]: “Castellon de la Planan, dana mahatsa ta ene, zelakoa ta…!” eta joan zanen ez euen ikusi holakorik, ta kanbiata duzti. Klaro, berrogei urte beranduau, ta dana kanbiaten da.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia