Bera (Nafarroa)

Beratar gehienek dakite euskaraz

Beratar gehienek dakite euskaraz <p>Beratar gehienek dakite euskaraz, baina gaztelerarako joera handia sumatzen dute Maialenek eta Patxik. Gaztetxo aunitz sumatzen dute euskaraz gaur egun, baina zalantzak sortzen zaizkie heltzearekin batera hizkuntzari eutsiko dioten edo gazteleraz aritzeko joera gailenduko ote zaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRA-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beratar gehienek dakite euskaraz, baina gaztelerarako joera handia sumatzen dute Maialenek eta Patxik. Gaztetxo aunitz sumatzen dute euskaraz gaur egun, baina zalantzak sortzen zaizkie heltzearekin batera hizkuntzari eutsiko dioten edo gazteleraz aritzeko joera gailenduko ote zaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Berari buruz, zer esango zenukete hizkuntzari dagokionez? Herri euskalduna da Bera? Edo nola ikusten duzue?


 - Maialen: Nik, egia erran, gaztelera dexente aditzen dut.


- Patxi: Nik´e bai. Egia, bueno, leheno baserritan ta, bueno, leheno ta guain´e bai, baserritan-ta bizi direnak haitz euskaldunak direla, baiño herrian bizi direnak ikusita igual zein den haien jatorria, ez? guraso aunitz igual kanpokuk dittuztela edo hori… erderara tiratzen dutela aunitz. Nahiz eta hiru eskola dauden Beran ta hirutan D ereduan ikasteko aukera dagon.


- M.: Euskera jakin-jakin nik uste gure generaziotan denak badakigula.


- P.: Bai, hori bai, hori bai.


- M.: Generazio helduagoetan gehientsunak ere bai.


- P.: Kontua gero zeiñetan ibiltzen diren erosogo ere bai.


- M.: Hori da.


- P.: Ikusten badute, ez dakit, kuadrilla batian nik zer dakit 10 pertsonatikan batek nahiago badu, nahiz eta euskeraz jakin, nahiago badu erderaz egin, pues egingo da erderaz.


- M.: Hori da. Eta jende aunitz, nahiz ta eskolara euskaraz juan euskaraz ikasi ta kuadrillan ttikitan-edo euskaraz aritzen zaren, azkenean, familian egunerokotasunean gaztelaniaz aritzen bazara eta telebista, irratia, dena gaztelaniaz adituta, errextasun gehio duzu gazteleraz eta euskara jakinta ere nik uste dut jende aunitzek erdarara jotzen dula.


- P.: Igual bai erosogua da, hori da. Bai.


- M.: Ez dakit gero ta gehio euskara edo gero ta gehio gaztelania, hori errateko, egia erran, ez dakit.


- P.: Nik, bueno, gure ttiki... edo ttikiago giñenetikan, ordun euskaraz egitten genun ta guain ya gure adiñeko aunitzek egitten dute erdaraz. Baiño, guain ere, nik, bueno, dantzako irakaslea naizen aldetikan ta hori, sumatzen dut, haurretan, beraien artin euskaraz ibiltzen direla aunitz, baiño ez dakit igual etorkizun batin ez diren... ez dakit. Guaiñ galdetzen badiazue, errango dizuet haiek euskaraz ingo dutela hemendikan 20 urtera ere bai, baiño ez dakit. Gero, nik zer dakit, nik adibidez Irunen ikasi dut azkenko urtetan eta erderaz ikasi dut, miño horregatik ez dittut nere ohiturak aldatu. Haiek pues hemendik urte batzutara... zeiñek daki. Nik esperantza dut euskeraz egittekua, e, baiño…

Egilea(k): Aiora Pikabea (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia