Marie-Jeanne Auchoberry

Behauze (Nafarroa Beherea) (1934)

Biografia

Marie-Jeanne Auchoberry Behauzen sortu zen 1934an. Hamaika urtera arte ibili zen eskolan. 12 urtetan Bordeleko ttantta (izeba) serora baten etxera joan zen, baina ez zuen bokaziorik eta hiru urteren buruan etxera itzuli zen. Hamabost urtetan, sasoi egiten hasi zen Salieseko seroren etxean. Neguan, aldiz, josten eta sukaldaritza ikasten ibili zen Donapaleuko "école ménagère" ikastetxean, bai eta ere Behauzeko ttantta dendari baten etxean. Ondotik, bederatzi urtez neskato (sehi) egon zen Parisen. Ezkondu eta gero, senar-emazteek Donapaleuko ostatu baten kudeaketa hartu zuten. Hiru haur ukan zituzten. Marie-Jeanne "Le Foirail" ostatuko sukaldaria izan da bere bizi guzian.

Zintak

KodeaDataProiektua
BEH-001 2008 Euskal kultur erakundearen artxiboak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Behauzeko emazte baten gaztetasuna 12-18 urte artean (1940 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
2 Parisen sehi (1952-1961) Bideoaren ikonoa
3 Aste buruak Pariseko Euskal Etxean. Bideoaren ikonoa
4 Ostatu baten eguneroko bizia Donapaleun (1960 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
5 Jatetxeko erosketak Bideoaren ikonoa
6 Ostiraleko merkatua Donapaleun Bideoaren ikonoa
7 Eguberri eta Bazkoko feriak Bideoaren ikonoa
8 Besta egun aipagarrienak Donapaleun Bideoaren ikonoa
9 Normak eta kontrolak ostatuetan (1970 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
10 Eztei eguna Amikuze aldean (1950 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
11 Besta eguneko apairuak Amikuze aldean (1950-60 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
12 Ezteietako opariak (1950-60 hamarkadan) Bideoaren ikonoa
13 Pasta berezi bat duten bi errezeta Bideoaren ikonoa
14 Biskotxa errezetak Bideoaren ikonoa
15 Beste errezeta zukratuak Bideoaren ikonoa
16 Errezeta gazituak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia