Amak ehuna egiten zuen linuarekin (lihoarekin)
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-045-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: BEA-045/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Hiztuna 3: guk ez gendun ezautu, baiño…
- Hiztuna 1: Eta liñoa´re bai etxeen.
- Hiztuna 3: … een garaien liñoa eitten emen zuen. Eta ehune eak etxeen. Bazittun pusketak…
- Hiztuna 1: Bai, badauzkeu guk oaindio pusketak gordeta.
- Hiztuna 3: … pusketak, eak indako ehunenak.
- Hiztuna 1: Etxen indakok.
- Hiztuna 2: Etxen bazien piezak.
- Eta liñua, baiña zeuek ez zenuten ezagutu, ez?
- Hiztuna 1: Bai, bai, bai. Gure etxen…
- Soroa, liñua…?
- Hiztuna 1: Bai. Liña-soroa han [Mendeun] aldeko saasti hue liño ezautu niñan nik.
- Hiztuna 3: Nik ez.
- Hiztuna 2: Bai, bai, bai.
- Hiztuna 1: Nik bai.
- Eta nolakoa zen liñua?
- Hiztuna 1: Liñoa…
- Hiztuna 3: Urdin-urdin-urdiñe.
- Hiztuna 1: Oain´e badao liñoa, e?
- Hiztuna 2: Lora txiki…
- Hiztuna 3: Lora txiki-txikie.
- Hiztuna 1: Oain´e… ez dezu ezautzen?
- Ba, hemen… ikusita, baiña ez.
- Hiztuna 1: Ez dezu ezautzen? Ba, da landara bat luzea. Orri txiki-txikie izaten do eta lora txiki urdin bat.
- Hiztuna 3: Urdin-urdiñe eta oso politte. Liñadie nik ez det ezautu, baiño izan behar do zoragarrie.
- Hiztuna 1: Nik bai.
- Hiztuna 2: Oso politte izango da.
- Hiztuna 3: Urdin-urdin-urdiñe izango da.
- Hiztuna 1: Hantxe nik ezautu non.
- Hiztuna 2: Ez neon gehiegi akordatzen, baiño…
- Hiztune 1: Amak esan zianan behin, ba, baietz, hue izan zala azkenengo liño-soroa.
- H2: Bai, ba, ni´re gogoratzen neon pixkat, baiño ez hainbeste hainbeste.
- Eta liñuarekin zerikusia duten lanak eta ezagutu zenituzten edo…?
- H1: Ba, hoi, ba…
- Liña-soroa bai eta liña-putzua egoten zen edo…?
- H1: Ez, baiño liñoa´re, gaiñea, gure etxen tresnak´e oaindio egongo die.
- H3: Txarrantxea.
- H1: Txarrantxea ta…
- H2: Txarrantxea. Kardau eitten zuen.
- H1: Kardatzeko ta… Berau aurrena udetan…
- Hori da. Eta horretarako potzuren bat edo zerbait egongo zan, ez?
- H1: Bai, eske etxe aurren…
- H3: Ez, nik etxen ezautu nona zan…
- H2: Ude beti.
- H3: … zea, lixubarrie. Lixubea eitteko putzue. Oain´e badao.
- H1: Baiño hori etxe barrun, e? Sukalden, e? Sukalden gendun. Lixuba egosteko lekue?
- H3: Egosteko bai, baiño lixubarrie ez, e? Guk etxen gendunan tiñea.
- H1: Bai, tiñea ta lixuba…
- H2: Bai, tiñea ta azpin zulo bat, e? Ude juteko. Sukalden baxtarren eukitzen gendun…
- H1: Tiña bat.
- H2: Lurrezkoa o ez dakit zer zan.
- H1: Ez, harrizkoa.
- H2: Harrizkoa, zulo bat. Eta gero haren gaiñeen jartzen gendun egur bat o bi jartzen giñun eta han tiña bat zinkezkoa. Ta han jartzen giñutzen erropak. Eta harek azpin nola zuloa eukitzen zoon, goittik botatzen giñun jaboi… surtako hautse eta ude berotuta bota. Eta berriz´e bera juten zan garaien, hartu, berotu ta berriz´e gaiñetik bota.
- Eta sutako hautse zuzenean erropara edo zerbait jartzen zenuten gaiñean?
- H3: ez, ez…
- Zapi edo oihalen bat edo…?
- H2: Igual zaharren bat jarriko giñun. Seguraski jarriko giñun zaharrentxonen bat o, porke surtako hautse… Eta gero, hola, nik ez dakit zenbait aldiz eingo gendun, baiño askotan botatzen giñun.
- H1: Eta gero putzua eaman ta han aklarau.
- H2: Eta gero aska bat genduken guk etxe aurren beti. Ude, beti. Ude ona beti euki deu. Hoixe bentajea. Eta aska bat ganaduntzako etxe ondoon eta beste hautzaxeo koadratu haundi bat —bi aldetatik harrik, jotzeko erropea harrikin—, beste aska bat haundie.
- H3: Lixubarrik. Oaindio´re han dare.
- H2: Gero hautza jun eta [han] izarak… Gogoratzen naiz ni, gu neska gaztek eta arten indarra´re asko ez gendun eukiko, ta ehunezko izarak. Badakizu ze kargea hartzen zoen?! Ze kargea? Ba, haik ezin uretatik ataata, geo han harrin jo ta… komerik […].
- H1: Eske eak… eske eak eindako izarak…
- H3: Hori guk ezautu gendunen, gaiñea, etxeen zalako harrie, baiño ama zanak-eta eamaten zittuen errekaa. Burun hartu o bizkarren eta errekaa. Ta han aklarau ta geo belardin zabaldu.
- Eta lehenik, baiña, belardin zabaldu aurretik ura kendu behar izango zen…
- Bai […].
- Horri zelan esaten diozue?
- H3: Eskurrittu.
- H1: Bihurrittu.
- H2: Bihurrittu. Bihurrittu. Bihurrittu.
- H3: Eskurrittu nik.
- H2: Guk bihurrittu beti.
- H3: Hola zeoze.
- H1: Bihurrittu ta eskurrittu gauza berdiñe da.
- Eta gero belarrean zabaldu ta…?
- H3: Belarretan zabaldu. Ta gero hasi giñen alanbretan zabaltzen, baiño aurreti…
- H2: Gero alanbre batzuk jarri baratzan bueltan hola…
- H3: Zurigo etaatzen zala serenotan ta esaten zan.
- Dena dela, lixubea, egunero ezingo zan egin. Ezta astero ere…
- H3: Ez, hamabosten behin.
- Hamabostean behin…
- H3: Hamabosten behin ohiak aldatzen zien gue etxen normalen.
- H2: Bai, nik seguro-seguro hori ez nekin…
- H1: Bai, hamabosten behin.
- H1: Oain aiña erropa ez zan garbitzen garai hartan. Hori egie da.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!