Euskararen galera; sukaldeko euskara
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 03a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BEA-033/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Ordun galdu emen zan hemen euskera asko. Ta gero bertako jendek´e iruitzen zitzaien, ba, gutxigo zekiela euskeraz bakarrik eitten bazoen, eta, ordun, asko galdu zan hemen. Eta eskerrak etxetai, etxei. Nee edadekok badare jendek euskeraz ez dakienak, e? Hemen jaiotakok, e?
- Orduan, ze esango zenduke, Beasaiñen euskera non gorde izan da edo…?
- Etxetan.
- Etxetan?
- Nik euskera sukalde esaten diot gure euskerai; sukaldetan gordetakoa, bai, bai, etxetan.
- Eta kale inguruan gehiago edo baserri inguruan?
- Baserrin, baserrin; kalen… mmm… bakarren bat igual bai, baiño oso gutxi. Baserrin, baserrin bai gorde da. Ta baserri danetan´e ez, e? Baiño gehienetan bai.
- Eskerrak, orduan, ez?
- Bai, bai, bai. Nik esango dizut, nere gizona tratante izandakoa da eta aittekin, bere aittekin, ibiltzen zan. Eta nere gizonak euskeraz badaki baiño bere senidek ulertu bai pixkat, baiña hola konbersazio bat eamateko ezta pentsatu´re. Ta aittek ia ez zekin erderaz, e! Itten zon erderaz, baiño alrebes-alrebes erabat, e? Baiño… Bai, bai, hemen Beasaiñen… Ta ingurutako herritan bai, Idiazabal dala, horik dana, dana, asko euskeraz. Baiño Beasaiñen kalen ez zan bate eitten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!