Otea, abereen azpia egiteko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: BEA-027/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta, orduan, otea esaten duzu aizkorarekin?
- Bai. Haundiñak aizkorekin, bestela atxurrekin. Dana garbittu ipurdie ta ipurdittik, lurren azpittik ebaki ta gero hua etxea ekarri ta hura txiki-txiki ein ta simaurra eitteko ikuillun. Zeatio oain azpik eunero ataatzen die, baiño ordun ataatzen zien, normalen, zortzi eunetik zortzi eunea, astebetea. Gureen problema eoten zan jaietan elizaa etorri, elizati etxera jun, gosaldu ta azpik etaa… aste guztiko azpik etatzea. Igual sei-zazpi jornada azpik ataa gurdie hartuta irik lotuta ta segi!
- Eta metatu egiten zen otea edo…?
- Ez. Otea ekarri ta montoian jarri.
- Ekarri, txiki-txiki ein ta…
- Txikitu, montoian jarri, txikitu ta azpie eitteko… Geo gaiñea iñaurkin pixkat bota hari eta simaurre eitteko. Ganauk nola astebeten eoten zien ikuillun, ikuillun ez zan eoten oain bezela hormigoiik eta zeaik ta holako zuloa eoten zan ta zulo hura bete eta han azpie atatzen zanen astebeteko simaurrek. Gure baserrin ezautu dittut nik.
- Lehen ganaua ukuilluan egoten zen? Kanpora ez zen ateratzen?
- Larreen. Lehen ganadue larreen. Lehen ez ziten ikuillun… Bai, nundik? Oain bezela pentsue ez ziten ematen, e? Txahalak errepen, kalea jun… mataderia eaman arte. Behin baiño gehiotan eaman giñuzen errapetik kendu gaur, gaur illuntzen esnea eman ta bihar goizen txahala matadeia. Handi Beasaiña mendiik mendi aber zenek… Oain kamionakin eamaten die, baiño handik Beasaiña… Haik hartu ta ibili ta… bueno! Desastre!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!