Beasain (Gipuzkoa)

Altamira inguruko mendibideak eta gurdibideak

Altamira inguruko mendibideak eta gurdibideak Lehenago, gurdibideak eta mendibideak ziren guztiak. Toponimia. Bideak nondik nora doaz. Antzinako elizbideen izatea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-025-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehenago, gurdibideak eta mendibideak ziren guztiak. Toponimia. Bideak nondik nora doaz. Antzinako elizbideen izatea.

Transkripzioa

- Eta hau inguru guztiau asko aldatuko zen, ez?
- Bai, asko.
- Zuen gazte-denporatik…
- Asko, asko, asko aldau koanto. Lehen dana… nee gazte-denbora jakiñen nik´e bai hemen inguru hook oain danak berde dare, baiño lehen danak sorook zien.
- Sorok?
- Danak sorook zien.
- Zer zan? Ze…?
- Garie, artoa… Garie ta artoa. Horik zien, artoa indabekin.
- Batera?
- Bai, artoa ta indabea batea eitten zien, batea eitten zien. Garie kendu ta geo [garie] kendu ta gero arbie eitten zan igual ganaduntzako. Hori hemen ta beheko baserritan hemen. Bueno, hemen dana, baserri guzittan.
- Eta basorik ez?
- Basoak guk gutxi, etxe honek baso gutxi. Baserri asko dao basoa daukenak, baiño baserri honek gutxi. Badaukeu pixkat, baiño gutxi.
- Gehiena soroa…
- Bai. [Lehen… zana oain belardik zerek].
- Eta orduan ganadua izaten zan gehio o…?
- Bai. Orduun izaten zan soroa laborea eitteko. Hobe bai garai hartan [gehixeo saiau balie] ganadukin gehio ateako zan.
- Bai, e?
- Laborekin baiño. Seguro, gaiñea. Seguro, gaiñea. Baiño orduun hue zan oseake lehengo ohitture hua dana soro ibiltzekoa. Ez zeon zaharrai esan besteik gaztek [beste harta…]. Buf!
- Eta egun guztia lanean…
- A! Bai, egun guztia lanen, […] soroon. Soroon nik lan asko in det sorotan eta sorok eta nik eta familik. Danak. Oai ya gaztentzako ya […] tratorek sartu hittuan ta soroa´re gutxittu, e? gutxi… lehengo alden´e gutxi zeatzen dek.
- Eta hau inguru guztiau ze auzo da? Altamira auzoa da edo…?
- Bai, Altamira. Auzo… Ez dek… Bueno, auzoa… auzoa, jakiñe, hemen beheran baserri ta… bi baser… hiru baserri ta hau bakarrik, lau. Lau. Altamira. Hoik Zunzunegi dittuk hiru diferente… izen diferentekin zerek beheran, baiño…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia