Beasain (Gipuzkoa)

Euskararen egoera; hika, zuka, berorika

Euskararen egoera; hika, zuka, berorika <p>Hizkuntzaren egoera. Parrokoak euskaldunak izan arren umeei ez zieten euskaraz hitz egiten. Hika, zuka, berorika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hizkuntzaren egoera. Parrokoak euskaldunak izan arren umeei ez zieten euskaraz hitz egiten. Hika, zuka, berorika.

Transkripzioa

- Baiño parrokoa´re euskaldune, ba, zeakoa…
- Plazentzikoa.
- Plazentzi. Ez, Antzuolakoa.
- A, Antzuolakoa, bai?
- Bai. Aspe. Ta euskera eitten zon zuen alderdikoa, baiño euskera primeran.
- Eta don Pedro ataundarra eta don Pedro Mokoroa tolosarra.
- Tolosarra.
- Baiño nik, esate bateako, gaur pentsatzen hika zen… nola itten gendun hika, zeintzuk itten gendun hika? Ba, gurasok guri hika, guk gurasoi zuka, baiño gure ama eta koiñata —guk izeba bat bizi gendun etxen, aitten arreba bat— haik ean arten hika itten zuen. Guk beorika ez deu ezautu etxen, guk aittona ta amonai “zu”. Eta apaizei nola ez genien euskeraz hitz eitten, ba, ezta ideaik´e.
- “De usted”.
- Baiño nik Beasaiñen ezautu det beorika.
- Ta praillek´e danak euskaldunek baldin zien… bat Matximentakoa´re (Matxinbentakoa) bazan, eta haik gue aittekin beti euskeraz aitzen zien…
- Baiño umekin ez.
- … baiño gero umekin ta… Jo!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia