Beasain (Gipuzkoa)

Gurasoen jatorria; amonaren inguruko kontuak

Gurasoen jatorria; amonaren inguruko kontuak <p>Aranezarra baserrian jaiotakoak. Aitona Lazkaokoa; amona Itsasondokoa. Aita Lazkaon jaiotakoa eta ama Azpeitiko auzo batekoa. Amona langile amorratua zen; oso sukaldari ona. Amonaren inguruko pasadizoak. Umezain Ordiziara etorri zen eta etxe on batean lanean jardun zuen urte askoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aranezarra baserrian jaiotakoak. Aitona Lazkaokoa; amona Itsasondokoa. Aita Lazkaon jaiotakoa eta ama Azpeitiko auzo batekoa. Amona langile amorratua zen; oso sukaldari ona. Amonaren inguruko pasadizoak. Umezain Ordiziara etorri zen eta etxe on batean lanean jardun zuen urte askoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan jatorriz nongo aldekoak-edo zarete edo?
- Karmelo: Gu, hemengok, bertakok.
- Ixabel: Bai, gu bai.
- Bai, bertan ezta, kale-baserrian?
- K.: Hau gure baserrin soroa zan, hementxe beheran zan gue baserrie, Aranezarra.
- Aranezarra. Baiña aittona ta?
- I.: Aittona Lazakaokoa, aitten aldetikakoa, eta amona Itsasondokoa. Eta ama zan Aratzerrekakoa. Azpeitiko auzo bat da Aratzerreka. Osea…
- K.: Bai, aitte´re Senperen jaio zan.
- I.: Eta aitte Lazkaon jaiotakoa. Baiño ama Aratzerrekakoa. Eta ama etorri zan neskame hamazazpi urtekin Ordizia eta hor ezautu zon gure aittek ama, bai.
- K.: Laroita hemeretzi urtekin hil zan ama. Bueno, oain badauku bat Beasaiñen 109koa.
- Bai, Gariñen, ezta?
- I.: Bai, Plazida.
- K.: Bai, oso… familikoa gendun gaiñea guk, famili hura.
-I: Ba gure ama, lehen esaten zenduna zuk, kozinera beharko zola izan boniatok eta hoik jartzeko, zan emakuma bat… ardi bat larrutuko zizun... baiño lasai, eta brazogitano batzuk eitten zittun…
- Kozinera.
- I.: Eske egie da e! Eske egie da. Zeatik ze gauza... Zeatik langillea zan amorratue, oso langillea, eta zea haundiko emakumea. Zeatik ia zahartzaron reumaidea ta beti desgastek eta... Jun giñen bea ta bi alabak Donostiko reumatologo bateana. Eta, bakizu, aurrena ein zizkion belaunetan kolpek eta nola ematen dittuen, eta geo eskue eman zion “ Agárreme usted fuerte –erdaldune zan– Agárrame usted fuerte la mano”. Eta heldu zion eta esan zion “Señora, ¡qué fuerza tiene usted!".
- ¡Tanto no!
- I.: Eta beak esan zion “Ay fuerza, fuerza. Ahora ya no tengo fuerza.” Eta medikue ikarau zon, asi es ke pentsaizu hura bere sasoien...!
- K.: Baiño oso gazteik etorri Ordizia eta... umen bat zaintzea etorri zan Ibarbian etxea, eta gero ezkondu zan, ba, hogeita lau o…
- I.: Ez, gutxigo. Lau? Lau.
- K.: Lau. Hamar bat urte eon zan etxe hartan e!
- Asko, ez?
- K. Bai, ta etxe haundie zan, ordun...
- I.: Notario baten etxen´e eon zan, asi ke pentsa.
- K.: Amerikanon semek zien gainea´re, ta Ordizin famili fuertea zan Ibarbiatarra. Ta han ikasi zon sukalden, ta, bueno, etxeko lanak dana, buf. Horrek goizen jaikitzen zanetio ohiakotan ez zan geldi eoten hor.

Egilea(k): Izasala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia