Beasain (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako euskararen ezaugarriak

Inguruko herrietako euskararen ezaugarriak Inguruko herrien euskararen ezaugarriak. Bizkaiko euskara. Etorkizuna; euskara batua. Zaldibia; Ordizia; Zegama; etab.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguruko herrien euskararen ezaugarriak. Bizkaiko euskara. Etorkizuna; euskara batua. Zaldibia; Ordizia; Zegama; etab.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskera inguruan eta beste kontu bat, hemen inguruan, ba Ordiziko euskera, Zaldibikoa, Ataungoa…
- J.M.: Tolosatio berdiñek ia.
- Berdiñak dia?
- J.M.: Bai. Baiño hemendik Zumarragaiño. Juten bazea zea aldea, e… nola da?
- Oñati…?
- J.M.: Oñatia. Nik… egurzalea etortzen zat honea Oñatikoa ta, ba, hartzen diot hizketan; oso zea da, diferentea da. Honek andrea Lesakakoa… o zeako dezu zuk andrea…?
- O: Zubieta.
- J.M.: Zubietakoa. Han´e desberdin oso hemendio.
- Baiña hemen inguruan, Ordizin, Lazkaon… berdin?
- J.M.: Garbigoa iruitzen zat nei euskerea. Ta Bizkaia juten zea ta nik bizkaitarrai esaten diet: “Hara, eiazu erderaz, zeatio nahasten dizue…”. Geo, gorraizea dauket, gaiñea, nik.
- O: Guk esaten deu euskeraz badakiula, baiño hasten zea leitzen oain egunkari zea “Hitza” ta horik ta ni hasten naiz leitzen eta hitzen erdik ez dittut ulertzen ze esan nahi duen. Dana gauza berrie.
- J.M.: Baiño… Guk ez deu ezautuko, baiño hemendio hogei urtea euskera hau oso politte izango da, garbigoa askoz´e.
- Baiña zuena ez da polita? Zuen euskera ez da polita?
- O: Guretzako bai, […], baiño…
- J.M.: Guretzako bai. Baiño bai…
- O: … baiño erdi erdera, erdi euskera…
- J.M.: Eozeiñi aittuko diozu: hasi Tolosa aldetio ta beheraxeotio´re bai eta hemen Ataun ta Idiazabal, Zumarraga bittarte hau garbie da euskerea. Baiño juten bazea Naparra aldea, Barranka alde hortaa esango dizue: “Bihar e… triguak maduratzen ai dia ta hasi beharko diu lanian” naparrak; bestek: “Bai, nik bazaukeat lana, bentanak pintau in behar zetuat, etxeko bentanak eta…” dana holakoxe zea. Oain ez naiz juten ni Napar aldea baiño oso diferentea. Ta Bizkai alden´e bai, e? Eta Antzuola alden ta beste…
- Eta hamendik Tolosara alderik bada?
- J.M.: Bee, alde haundiik ez.
- O: Pixkat bai badao, e?
- J.M.: Zeoze bai, baiño oso gutxi.
- Zuek somatuko dezue, ez? “Hau tolosarra da o ez da o Beasaingoa da o…”, ez?
- J.M.: Bueno, igual zeoze batzui ematen zaie beheralde hortakoa ote dan, bai. Bai, […] zaie zeoze. Bai, hasten bazea Zaldibi, Ordizi, Beasain, Zegama eta… Zegaman´e bauke holako zea ttiki bat, e? Zegamarrak hizketan bauke. Baiño ni Tolosa aldekokin ta ondo zeatzen naiz. Nik ez dauket… Baiño bizkaitarrakin? Zeauta geatzen naiz, nahastuta.
- Eta polittena nongoa da, Tolosakoa, hamengoa…?
- J.M.: Netzako Tolosa aldekoa.
- O: Hala esaten doe bai, Tolosakoa dala…
- Polittena.
- O: … polittena.
- J.M.: Bueno, Andoain aldea o jo zagun eta hor´e behera igual. Baiño polittena Tolosakoa.
- Eta Azpeiti alden? Azpeitin?
- J.M.: Azpeitin? Azpeitin… beee! Azpeitiarrakin eonda nao ni ta… bai, zeoze desberdiñe zeatzen da hemendio, e? Zeoze o bai, gehixeo.
- O: Bai, diferentzi pixkat badao, bai. Hemengok baiño dotoregok iruitzen zaie eai, hemengok baiño elegantego dakiela o… bueno! Bilbao aldea gehiao jotzen due haik, Bilbao aldea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia