Beasain (Gipuzkoa)

Idirik ezean, lanerako behi gogorragoak

Idirik ezean, lanerako behi gogorragoak Larre-behiak, esnetakoak. Behi pinta izaten zen hemen inguruan egoten zena. Idirik ez zegoen tokian, behi gogorragoak edukitzen ziren lanean laguntzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Larre-behiak, esnetakoak. Behi pinta izaten zen hemen inguruan egoten zena. Idirik ez zegoen tokian, behi gogorragoak edukitzen ziren lanean laguntzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- J.M.: Ta jendea oain itxuli da, ba, lantokitaa. Bai, hemen baserrik´e ia ganaduik daonik hemen goian ez dao.
- Asko aldatu al da?
- J.M.: Ba, bai.
- Lehendik honea?
- O: Dana ia.
- Dana?
- J.M.: Nei bihotzeko zea batek eman zin ta kendu ein nittun behiek. Larre-behiek nauzken nik. Bueno, lehenao esnetakok.
- Lehen-lehen, aspaldi, ze izaten zan, beti esnetakok izaten zien?
- J.M.: Bai, bai, bai, danak. Lehengo baserrin ez zan… Gero azaldu zien behi gorri limusin eta pirinaikak eta hok gero azaldu zien honea. Hor Alemania aldetio etorri zan bastante eta oain hor segitzen duenak. Lehen behi pinttea izaten zan. Santander aldetio ekartzen zittuen. Esnetako.
- Eta ze izaten zan, behiekin lana ze izaten zan? Goizen hasi ta…
- J.M.: Guk iriik eukitzen giñuzten soroako ta mendia garoa-ta ekartzeko, e? Baiño beste baserri batzutan, pues, behiek, hok bezela.
- O: Bai, guk´e behiek…
- J.M.: Behi suiza batzuk, fuerte samarrak. Baiño ni ezaututa nao hemen, e? Behi suizak uztarrin nola ibiltzen zittuen akordatzen naiz. Ba, oain igual hirurogei urte edo, aitte zanak nola eukitzen zittun.
- O: Oso ganau fuertek zien suiza horik.
- J.M.: Bai, suizak indarra´re bai, e?
- O: Suizak. […] suizak eukitzen zittun.
- J.M.: Indarra´re bazuen haak, e? Jo-ta… Gaiñantzen, irik egon die hemen.
- O: Eske ordun ez zan ez motokultoreik, ez tratoreik… ezer ez.
- J.M.: Ba! Ezer ez!
- O: Dana animalie: astoa, zaldie, irie, behie… hemen ez zeon besteik ezer.
- Danerako, ez? Simaurretarako ta mendira juteko…
- O: Dana animalie.
- J.M.: Bai, bai, ba…
- O: Esnea kale… Baserriti esnea kalea jeisteko´re astook. Astoi saski batzuk jarri aldamenetan ta…
- J.M.: Neoni´re ibillita nao zaldikin neoni´re.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia