Aitarekin ikatza egiten ibilitakoa
Hizlaria(k):
Telleria Pagoaga, Gregorio
Ikatza egiten ere ibili zen azken urteetan aitarekin. Lehenbizi egurra prestatu: erdian zuloa utzita, bueltan-bueltan jarri egurrak. Gero lurra botatzen zaio gainetik eta erdiko zulotik su eman. Azkenik, hura ere tapatu. Kea bakarrik atera behar da. Txondorra egosi egin behar izaten zen, ez erre eta, horretarako, gau eta egun zaindu behar izaten zen, zulo txikiren bat eginez gero, hura azkar estaltzeko. Inguruetan ikazkin nafarrak ibili ziren eta haiek txondor ondoan txabola egiten zuten bertan lo egiteko. "Txondar-zulo" ugari ziren inguruetan; baita karobiak ere. Berak ez du ezagutu karea egiten.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 06a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: BEA-021/017
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!