Aitarekin ikatza egiten ibilitakoa Ikatza egiten ere ibili zen azken urteetan aitarekin. Lehenbizi egurra prestatu: erdian zuloa utzita, bueltan-bueltan jarri egurrak. Gero lurra botatzen zaio gainetik eta erdiko zulotik su eman. Azkenik, hura ere tapatu. Kea bakarrik atera behar da. Txondorra egosi egin behar izaten zen, ez erre eta, horretarako, gau eta egun zaindu behar izaten zen, zulo txikiren bat eginez gero, hura azkar estaltzeko. Inguruetan ikazkin nafarrak ibili ziren eta haiek txondor ondoan txabola egiten zuten bertan lo egiteko. "Txondar-zulo" ugari ziren inguruetan; baita karobiak ere. Berak ez du ezagutu karea egiten.

Aitarekin ikatza egiten ibilitakoa
Gregorio Telleria Pagoaga
- ahotsak.eus