"Matxardea"rekin biltzen zituzten gaztainak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 07a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: BEA-016/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta gaztiñak bildu?
- Gaztiñak bitzen… ai ene! Nei ikaraarri gustatzen zitzaten ta gaztiña-ale batzuk izaten z…
- Alaba: [… makurtuta], e? Morkotsa zabaldu ta… Atzaparrak eta hala eukiko zittuen geo.
- Baiña zerbait erabiliko zenuten gaztaiñak biltzeko, ez?
- Bai, zea, matxardea esaten giñon, hola, ixten zan bat izaten zan.
- Alaba: Egurrezkoa…
- Egurrezkoa. Ta batzuk lehenao [indakok]´e izaten zien, baiño nik bason igual itten nittun. Zarbea, hola, bi adarrekoa ikusten banon, moztu beheragoti, puntea´re mozten nion ta morkotsa zeatzen nin ta nik basoon igual eitten nittun. Hainbeste gaztiña bildu non…! Ta etxekook bakarrik ez…
- Alaba: Ta bere amanak […].
- Hemen Zelar… bai, honea etorri zeaten baiño lehenao hor baso bat zoen. Ze gaztiña-alea izaten zan…! Eta hogeita bost bat kilo inguruko zaku txiki bat. Orduun, zeak, anaiek-eta ekarrita han fabrikatik etarrita o honea. Eman zin ta zaku batzuk polittagok zien… Ba, hua puntaiño betetzen non gaztiñekin, ba, hogeita bost bat kilo bai. Ta Egileor aldeti, banekin gaztiña nun zeon hobena, ta han bildu ta etortzen nitzen honea, zeatik, lehen ama zana zan hola aitzen zana gaztiña biltzen. Ta geo hua… utzi zion, hil ein zan hua´re ta geo ni hasi nitzen. Zelarkok eak ez zoela eak bilduko gaztiñaik eta, bueno, nik biltzeko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!