Beasain (Gipuzkoa)

Lurreta auzolanean egiten zen urtean behin

Lurreta auzolanean egiten zen urtean behin Lurretaren inguruko azalpenak. Auzolanean egiten zen hau ere; txandatan jaso behar izaten zen lurra otarretan, bizkar gainean. Urtean behin egin beharreko lana zen. Laian egindakoa da bera; gerora etorri zen goldea. Lurretaren inguruko azalpenak. Udaberrian egiten zen "lurketa".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lurretaren inguruko azalpenak. Auzolanean egiten zen hau ere; txandatan jaso behar izaten zen lurra otarretan, bizkar gainean. Urtean behin egin beharreko lana zen. Laian egindakoa da bera; gerora etorri zen goldea. Lurretaren inguruko azalpenak. Udaberrian egiten zen "lurketa".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen aipatu duzu lurketa eta zer izaten zen orduan, zestokadak?
- Bai, zesto txikik, otarrak esaten die batzuk, “lur-saskik” esaten giñon guk. Lur-saskik esaten diou. Saski txiki bat. Ta hua, ba, betetzen zoen ta batzutan tontorra o igual jartzen zoen ta harek karga haundie. Ta batek bizkarren damakizuna zuk hari hartu ta txandatuun, lau o bost laun igual. Zuk…
- Alaba: goora eman behar…
- Bai, goora. Konpaztea, barrenekok jasotzen do bizkarrea ta hurrungoa zureana etortzen zanai zuk bizkarra jarri ta harek hartu ta harek ematen zizun hutse zuk behera eamaten zendun. Bakoitzek txandan. Ta goora´re igual, bizkarren, txandatuz.
- Alaba: Ta ordun laian indakoa izango zan, goldaik eta ez zan izango arten.
- Laian-ta, bai. Goldan´e…
- Alaba: Orduako bai?
- Baiño gerotxon goldan. Laian gehiena.
- Dena dela, lurketa bizkarrean, orduan, lur-otzarak edo eramaten zenituzten, eta hau noiz izaten zen urtean… noiz? Behin edo…?
- Urteen behin.
- Urtean behin…
- Klaro! Soro hua urteen behin banetzen zendun ta beti lurre behera juten zan. Ta muiño-eskiñan… bestela behera erabat kargauko zan, ta eitten zoen, ba, metro erdi bat o metron bat zeatu, barreneti kendu. Ta hua jasotzen zan gora. Ta guenea eaman ber zendun hua.
- Ta hori uda parten egiten zen lan hori?
- Bai, bai, hoi…
- Alaba: hori udaberria igual…
- Uda… e, udaber… udako garaie izango zan, e? Hoi arto eittekon eo hola. Arto eittekon.
- Alaba: Ta artoa noiz itten da, udazkenen edo udaberrin?
- Ez, ez, udaberriin, udaberriin. Artoa? Bai.
- Alaba: Artoa ta babarruna. Bai, udaberrin, bai.
- Hoixe, San Joanak baiño aurreti, bai. Udaberriin.
- Alaba: Ba, ordun ein beharko zuen gora jaso.
- Klaro. Banetzen eta lurre jartzen zendun garaien, geo hua jaso eitten zendun gora.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia