Beasain (Gipuzkoa)

CAFeko ordutegia: txandatan, jai-egunak...

CAFeko ordutegia: txandatan, jai-egunak... Lantegiko ordutegia; txandatan egiten zuten lan. Larunbatetan hasieran lan egin behar izaten zuten. Oporrak, astebetekoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lantegiko ordutegia; txandatan egiten zuten lan. Larunbatetan hasieran lan egin behar izaten zuten. Oporrak, astebetekoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze ordutegi zenuten zeuek? Edo… aldatu egin zen zeuen aitaren garaitik zuek sartu ziñetenerako ordutegia edo lan-banaketa edo…?
- Santos: Ba, orduan goizen zortzitan hasten zien. Baiño erreleboa izaten zan.
- Mikaela: Errelebok, hiru errelebo, hiru.
- S: Bai, goizen, atsalden… Goizetik, goizeko bostetatik o seietatik ordu bittaa. Geo, bigarrena, ordu bittatik e… hamarretaa ta geo hamarretatik goizeko seiek arte. Hiru, hiru…
- Eta gaueko erreleboa ere…
- M: Bai, bai, izaten zan.
- … izaten zan, e?
- M: A! Gure aittek hori hiru errelebok ibiltzen zittuen. Halako lan goorra ta hala´re…
- S: Bai, bai.
- Eta gero larunbatetan jai izaten zenuten edo…?
- M: Bai, zea! Ez.
- S: Bai, hasi in zan.
- M: Bela ez, e?
- S: Ez, ez…
- M: Ke ba!
- S: Ez, gue garaien ez. Gero aldatu zanen bai.
- Noiz aldatu zen gitxi gorabehera? Zu ya… zenbat urte izango zenituen?
- S: Hala´re urte asko.
- Eta, orduan, larunbatetan ya jai?
- S: Bai, atsalden jai izaten zan geroa.
- Atsalden…
- S: Bai.
- Oseake goizen bertara joan behar.
- S: Bai. Ta gero handik urte batzutaa kendu ein zoen, ta osoa, eun osoa. Oporrak´e astebete izaten zian ordun.
- Bai, e?
- S: Bai.
- Eta zer, abuztun?
- S: E?
- Abuztuan oain bezela ala…?
- S: Zean, este… kauen diez! Julion, julion.
- M: Uztaa.
- S: Uztaan, bai.
- Eta oporrak astebetekoak bakarrik?
- S: Astebetekok bakarrik.
- Eta gero gabonetan-ta izaten zenuten beste oporrik edo…?
- S: Ez.
- Gabonetan ez? Egunero-egunero harea…
- S: Bai, bai, bai.
- Gogorra,ez?
- S: Bai, baiño hala jarrita genden ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia