Beasain (Gipuzkoa)

Auzo-eskola; apaiza irakasle

Auzo-eskola; apaiza irakasle Garinen bertan zegoen eskolan egin zituen ikasketak. Irakasle ofizialik ez baina ona bai: apaizak ematen zituen eskolak. Eliz atarian zegoen gela txiki batean kokatzen zen eskola hura. Auzokoak bakarrik joaten ziren bertara.
Tamaina:

Garinen bertan zegoen eskolan egin zituen ikasketak. Irakasle ofizialik ez baina ona bai: apaizak ematen zituen eskolak. Eliz atarian zegoen gela txiki batean kokatzen zen eskola hura. Auzokoak bakarrik joaten ziren bertara.
Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
Data: 2005(e)ko ekainaren 23a
Iraupena: 0:01:53
Erref: BEA-006/003
Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola

Transkripzioa

- Gero, ba… eskola´re, ba, bertan. Bertan zan gue eskolea. Nahiz eta maisu ofizialik ez gendun, baiño maisu ona bai: apaize. Apaizek hemen eitten zon apaize izateaz gaiñea maisutzea. Oain, hori bai, eguardi arten bakarrik. Eguardi arte izaten gendun. Ez nao seguro ze ordutan hasten giñen, baiño eguardi arten bakarrik.
- Arratsaldetan ez…?
- Arratsaldeetan lanea. Aittei laguntzea ta, aittei ta amai ta danai.
- Eta eskola non ematen zuen abadeak?
- Eskola? Hortxe, lokal txiki-txiki bat zan. Hamabost bat lagun edo… ba, hogei baiño gutxigo behintzat, hola biltzen giñen, hemen auzokook. Eta elizpen edo eliz-atarie esaten zaion hortan, hor zan, ba, lokal txiki bat, sukalde hau baiño zerbait haundixegoa, baiño hola. Hantxe ikasitakokin defendittu gea.
- Eta bertatik, ingurutik, Arriaran auzotik edo igotzen ziren umeak hona?
- Eskolaa ez.
- Eskolara ez?
- Ez, ez, bertakok bakarrik.
- Zeuek, auzokoak…
- Bertakook, auzokook bakarrik, auzokook bakarrik. Eta nik uste det, udaletxek edo hola zeoze ematen baldin bazion ta, gaiñantzen´e, baserriko umek… haik… zeatik babarruna edo zeoze eramaten bazioen eta kitto hola bestela, e! Oain, maisu bezela, badakit seguro, diretamente maisu bezela ez zon eze kobratzen apaizek. Baiño, klaro, zerbait ein behar zoon, ba, hemen… pff! gizon batek´e beste lanik bae zeon garaien, ba… Eskola ematea, beharbaa, beantzako izango zan, ba… ez dibertsioa bakarrik, baiño handik aurrea ez halako lan… lan goorra´re ez.
- Ez, ume gehiegi ere ez eta, bueno, arratsaldean libre izanda…

Egilea(k):



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia