Beasain (Gipuzkoa)

Auzoaren inguruko kontuak

Auzoaren inguruko kontuak <p>Auzoa nola aldatu den. Lehenago familia gehiago zeuden, eta gazte gehiago. Erdikoetxe, lau bizitzako etxea zen. Auzoko etxeen zenbaketa egiten dute. 22 familia guztira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoa nola aldatu den. Lehenago familia gehiago zeuden, eta gazte gehiago. Erdikoetxe, lau bizitzako etxea zen. Auzoko etxeen zenbaketa egiten dute. 22 familia guztira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelan gogoratzen duzu zuk, auzo hau nolakoa zen zeure ume-denboran? Asko aldatu da edo…?
- Esteban: Aldau, bai, jendez bai. Ordun gazte-jendea gehiau zan hemen. Gaur kanpoa jun da lanea ta orduan baiño gazte gutxigo dau gaur hemen.
- Joxe Inazio: Familik´e gehiao ordun. Familik…
-Esteban: Familik´e gehiao. Nik hemen […] juxtu-juxtun ezautu nian famili bat. Gero, bestea, [Arrola] zana. Hemen bat, bi, hiru, lau famili. Erdikoetxen…
- J. I.: Lau, beste lau.
-Esteban: Bai, beno… Geo zuek etorri ziñeten, eo zuen aitte zana ta ama zana.
-Joxe Inazio: Baiño hue…
-Esteban: Haak´e ezkondu hittuun lehengo etxe zaharretik honuntza pasauta. Ta hemengo obrea eitten ni ibili nittuan hor morroi.
-Joxe Inazio: Erre ein emen zan hoi, etxe hoi.
-Esteban: E?
- Joxe Inazio: Erre ein emen zan etxe hoi.
-Esteban: Nik dakiala ez.
-J.I.: Esaten zuen [lehenao]…
-E: Lehenao bai, erre ein emen huan, baiño nee akordun ez, zeatik hoi geo zuenak Garin-Arretxen bizi dittuk…
-J.I.: Bai.
-E: … aitte-ta, aitte zana ta…
-J.I.: Bai.
-E: Geo ezkontzen, ni morroi eaman nittuen hiru hillabeteako. Garotarako garaie huan ta hor obran. Ta Zaldibiko…
-J.I.: […] hiru, ordun? Hiru etxe al zin gure Erdikoetxen, hiru bizitza?
-E: Lau hittuan, lau, bai.
-J.I.: Oseake, hemen lau, beste lau hor, zortzi.
-E: Ta Garin-Arretxen beste lau bahittun…
- J.I.: Beste lau han´e, hamabi.
-E: Bai.
- J.I.: Argoiñen beste hiru…
-E: [Apaiz-etxea].
- J.I.: … hamahiru.
-E: Hamahiru. Argoiñen, honuzkaldeen hiru, ta Argoin-berrin bi, bost.
- J.I.: Hamahiru ta bost hemezortzi.
-E: Hemezortzi. Erlotan hiru…
- J.I.: Hemezortzi ta hiru, hoeta bat.
-E: Hoeta bat.
- J.I.: Eta Etxeberrietan?
- Esteban: Etxeberrietan hiru, uste diat izan behar zittuela. Nee akordun ez. Nee akordun bakarra haik. Baiño lehen…
- J.I.: Zure akordue nun hasten da?
- E: Ba, Etxeberrin bat.
- J.I.: Hoeta bi baserri, hoeta bi famili, txikixeok o haundixeok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia