Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Harrera ona egin zioten hara heldutakoan. Euskaldunak ongi ikusiak ziren. Ingelesa pixka bat ikasi zuen. Nagusiak espainiera-ingelesa liburua eman zion "pronunciación figurada" zuena. Hori garrantzitsua da ahoskatzen ikasteko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko irailaren 16a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: BAZ-003/025
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
-Hara joan zinetenean, Ameriketara, Kaliforniara, nola hartu zintuzten jendeak edo nolako harrera egin zizuten?
-Bueno, ni nere jendaketara joana nintzen, e! Bueno, orduen, neri […] zataten, igual argazki batetik izagutzen ahal zataten, igual ni nintzela. Baiño, bueno, aeroportora bazakiten noiz ailegatiko ginen eta, bueno, han agertzen ziren eta, bueno, han biltzen zaguten eta gaten ginen gau hartan haren etxera eta igual egun pare bat pasatuko ginuen ta ardien berri ere erakusten-ta ere, hola, lanik gogorki egin gabe, eta holaxe in ginuen.
-Euskaldunak ongi ikusiak zinaten han?
-Eskualdunak ongi ikusiak, bai. Gure denboran eskualdunak ongi ikusiak. Zeatik amerikanoak ere… bueno, izagutu ginuen, inglesa pitti bat ikasi genuen, maite zagutela pixkat. Inglesa gutti ikasi ginuen, baiño… Bueno, nik ikasi nuen puxka bat, zeatik suertea ere izan nuen, nagusiak ekarri zauten liburu bet: “español-inglés” eta azpian “pronuntziazion figurada”. Ta, klaro, hori da printzipalena, zegatik klaro, zuk entenditzen duzu inglesa edo frantsesa, beno, badakizu ez dela han paratzen duen bezela erraten, baiño “pronuntziazion figurada” da pixkat goiti-beiti, e.
Egilea(k): Maider Lazkano (Hernani BHI) , Maria Saavedra (Hernani BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!