Baztan (Nafarroa)

Ondo jan eta edan artzainek

Ondo jan eta edan artzainek <p>Ondo jaten zuten: zikirokia, ogia; ardoa ere nahi zuten guztia. "Galona" (galoia) izeneko ontzian erabiltzen zuten, 4 litro ingurukoa. Dena husten zuten bero zelarik. Baina kalte egiten zien. Beraiek prestatu behar zuten janaria. Beroa eta haizea ziren basamortuko etsaiak, baita janaria prestatzeko orduan ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ondo jaten zuten: zikirokia, ogia; ardoa ere nahi zuten guztia. "Galona" (galoia) izeneko ontzian erabiltzen zuten, 4 litro ingurukoa. Dena husten zuten bero zelarik. Baina kalte egiten zien. Beraiek prestatu behar zuten janaria. Beroa eta haizea ziren basamortuko etsaiak, baita janaria prestatzeko orduan ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu bakarrik ibiltzen ziñan, ba, asto horrekin, asto batekin esan dezu?
-Bai ,bai.
-Astoan gañian ohantzia jarri, jatekoa ere bai, pentsatzen dut.
-Bai, bai, ohatzea ta… bai, jatekoa.
-Ta jatekoa zer izaten ziñuten?
-Jatekoa… jatekoa ona ginuen, beti zikirokie. Bueno, hola, zikirokie baiño hobea, seguraski… Zikiroa erraten da, orai hemen ere zikiro jatea, errateko, aldatue da. Orai bildotsa da, bildotsa haundie ekartzen dute Erribera aldetik eta, bueno, han ere igual, berdin. Konjeladoreetan-ta egiten zituzten, nagusiak egiten zituen, kontserbatzen zituen eta haragie nahikoa izaten ginuen jateko eta ogie ere ekartzen zuten, arnoa ere nahi ginuen guzie... Oroitzen naiz urte txar batez ere, pues...orai erran datzutena, urte batez nola egiten genituen hamabi mile (18 km) bueno… ardoa ere edaten ginuen aise, ta han bada neurri bat “galona” deitzen diotena, lau bat litro, hemengo neurrie dauke, bueno, dena husten ginuen, pentsa ezazu! Baino ez zuen sobera onik egiten, zeatik uzten zuen azkartutzearren uste dut ahuldua uzten zuen, zeatik egarri harek ta jateko gogoa ere pixka bat kendu, eta, beno, jateko astirik ere ez ginuen izaten, aldike behar zen tenorian, ta bueno, hola.
-Ta zikiroa edo zikirokie esan dezu izaten zenutela, hori prestatzeko edo…?
-A, hori geronek behar genuen egin, e. Ta gero desiertoak dituen gauza txarrak dire gero beti da bero bat izugarrie, edo da haizea. Ta aunitz aldiz hasten zara ta bueno arraultzea, arraultzea ibiltzen genuen aunitz, arraultzea hartzen zen han zartagian berotzen eta igual heldu zen haizia ta han ematen zuen, […] gatza bakarrik. Bueno, holako komeriek pasten zieen, baino jatekoa nahikoa izaten genuen. Eta arnoa ere bai, e, sobera, zeatik geronek ez genuen neurria hartzen.

Egilea(k): Amaia Loitegi (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia