Euskaraz hitz egitearren jo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-030-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maria Jesus zazpi urterekin hasi zen eskolan eta euskaraz egitearren jo egiten zuten. Orduan ikasi zuen gazteleraz hitz egiten.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: BSR-030/006
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Zuk erdera ikisi, zenbat urtegaz ikisi zendun?
- Eskolara jun ta orduen. Ya... zazpi urtegaz edo holan hasi nintzen. Ta jo iten osten irakasliek. Ta Karmentxu Sangroniz, Ángeles Aberastui, ta Enkarna Meñaka [...] honek izin zien mandamasak, eskolakuak. Ta horrek, destripatorropes "hay que aprender en castellano", ta ez dakit zer. Ta justo-justo.
- Ta orduen [...] ikisi ezta?
- Ta nire seme zaharrenak, be, sei urtegaz joan zan eskolara erderaz ikisi barik. Ta Domingo maisua, horretaz akordaten zara? Ez zara akordaten ezta? Hor txaletan dauen lekuen hortxe bizi zan, planta bajan. Ta hark zurrau-zurrau itten auen ez zauenak jakin erdera. Hori... oin dekoz hogeita hemeretzi urte seme zaharrak.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!