Bautista Auza Agirre
Itsaso auzoa; Basaburua (Nafarroa) (1934)
Biografia
1934ko abuztuaren 23an jaioa, Itsasoko Azpikoetxean (Basaburua bailara). Bertan bizi izan da beti. Aita itsasoarra eta ama Beruetekoa, bailara berean; biak nekazariak. Amak euskaraz baizik ez zekien. Bost senidetan (gehi umetan hildako beste bat) laugarrena eta gizonezko bakarra. Jaunsaratseko Kontxi Alsuarekin ezkondua, zeinak, euskaldun berria izanik ere, bertako ikastola sortzen lan handia egin baitzuen. Eskolara hamabi edo hamairu urte arte besterik ez zen joan, etxeko lanetan laguntza behar baitzuten. Behiak zaintzen aritu zen 18 urte zituen arte. Orduan ikazkin hasi zen inguruko mendietan eta urte bat geroago Iratira joan zen baso-lanera. Han bi urte egin ondoren bere sortetxera itzuli eta han bizi da oraindik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BAS-005 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?