Jose Santorkuato Ateka
Goierri auzoa; Barrika (Bizkaia) (1925-2022)
Biografia
1925. urtean sortu zen Barrikako Goierri auzoko Torretxe baserrian eta 8 neba-arrebatatik hirugarrena izan zen. Ama Barrikakoa zuen eta aita Abadiñon jaiotakoa. Bederatzi urterekin Barrikako eskolan hasi zen eta hamar urte zituela gerra hasi zenez, gutxi ikasi ahal izan zuen bertan. Aita marinela zen eta amak etxeko lanak egin eta baserria aurrera eramaten zuen. Baserria inguratzen zuten lur-eremu ugari izan zituzten eta bertan ganadu eta baserriko animalia asko, artoa, garia, patata... lantzen zituzten. Aita itsasoan zegoenez, etxeko seme zaharrenek lan asko egin behar izan zuten etxean eta hauek etxetik joan ahala, berari egokitu zitzaizkion baserriko lanak. 25 urterekin itsasoratu eta jubilatu zen arte, bertan egon zen lanean munduan zehar ibilitako hainbat itsasontzitan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BKA-018 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez | ||
BKA-019 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez | ||
BKA-020 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute