Barrika

Uribe Kosta eskualdean kokatzen den kostaldeko herria da eta Bizkaiko herririk zaharrenetarikotzat jotzen da. Biztanleria bi zonaldetan banatzen da: Elexalde eta Goierri. Nekazaritzara eta abeltzaintzara bideraturiko herria da. Sopelana eta Urdiulizerantz doan maldan, Gane, Arriaga, Mendieta (Sopelarekin bat) eta Zabaletxe aurkitzen dira. Udalerriaren malda bien bizkarrean Goierri auzoa dago. Eta Elexalde auzunearen barne, Lepola, Larretxe, Musurieta, Sandeliz, Ardantza, San Telmo eta Elexalde bera aurkitzen dira. Iparraldean Bizkaiko Golkoa dago, hegoaldean Plentzia eta Urduliz, mendebaldean Sopela eta ekialdean Butroe ibaiaren itsasadarra.

Argazkia: Javier Mediavilla Ezquivela

  • Hizlariak: 11
  • Zintak: 24
  • Pasarteak: 102
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 102

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia