Barkoxe (Zuberoa)

"Alagera barkostarrak guatzan oro plazala"

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Touan, Julie

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAR-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Alagera barkostarrak guatzan oro plazala" errezitatzen du. Jacques Sardoi Ameriketatik aberastua heldu da. Herriko mutil gazteei bere omenez dantza egiteko, abesteko eta musika jotzeko gonbidapena egiten die abesti honek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Alagera barkostarrak guatzan oro plazala
bestaren uhuratzeko berseten entzütera
Uskal herriko dantzari hobenen ikhustera
ardua dohain da egün har beiriak errada.

Hunki jin musde Jakobe adixkide maitia
Barkoseko semetan zü lehenetarik zira
itsasu ren bi aldetan juanik da zure fama
nurk daki zure fortünak nun dian bere müga.

Aurretik nartu zun ian Uskaldunen xedia
laneko gogo azkarra eta unestatia
eman deikuzu Jakobe güzier etsenplia
ondotik badila bethi lanak bere sana.

Txori ejer poliño bat Gaztalondorik joan zen
Xederan hatzamaitia hanitxek desir zükien
Ameriketa zoletan algar maitatu zünien
plazereki orai dügü zure khantin ikhusten.

Egün zü ümen zira gure khumitazale
bethidanik Izan zira karitate egile
praubiaren lagüntzale abis hunik emaile
hartakoz zuk bazterretan hainbeste adiskide.

Gure bihotz bihotzetan eztütügü ahazten
Marti zure anaia zure kosi Jülien
Egurbide, Undarzüli, IIharregi orhitzen
gure eskerrak orori deretzü igorriren.

Orhin sortü txontua Orhirat da ützüttzen
Barkoserik jelki dena Barkoserat ethortzen
Bortüko aire sanua heben dügü gozatzen
gure artian Jakobe balima laketüren.

Jozak aitzina sonia emak emak tabala
mothiko gazte senthuak goratik zitie dantza
ardu gorri hobenetik beiriak bete
eta Jakoberen grazian eman dezagün topa.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia