Bardoze (Lapurdi)

Erlerik bazenuten?

Erlerik bazenuten? Norbait hiltzen zenean erleei aitortzera joaten zen aita. Maddik beldurra zien erleei eta ez zen hauengana gerturatzen.
Norbait hiltzen zenean erleei aitortzera joaten zen aita. Maddik beldurra zien erleei eta ez zen hauengana gerturatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bazenituzten erleak?
- Ba.
- Erleak baziren?
- Ba, ba.
- Eta, ez dakit... galdua zen aspaldi usaia, baina batzuek erraten dute norbait hiltzen zelarik...
- Ba...
- Joan behar zela erleei erratera...
- Ba...
- Egiten zenuten?
- Aitak ba.
- Aitak egiten zuen?
- Beti.
- Beti?
- Ba. "Enfin" ni izigarri beldur nien erlez zeen eta [...] "euh... enfin... quand ça piquait"...
- Bai?
- Ez zen goxua!
- Eta orduan, zure aitatxi hil zelarik, zure aita...?
- A ba, ba, ba. Eta erleak bagintien, gu eskolan, beharbaa amatxi hil delaik, hamabost urte nintien, beharbaa ordien ez gindien gehio erleik e! [...] e... emeki-emeki e... hil die, ta ez zen berriik, eta geo... lehen... lehen... oroitzapena, baatzeko hesien, baatzeko alderritik, baatzeko aldetik zien, erliak. Ta geo eman zituzten /zuzten/... xara bitzen e... e... bordaan onduen... akazia eta... akazia ta gaztendei, ta... haitz(tei)...
- Txara?
- Xara... xara, hor. Hor jadanik urruno zien. Ez zien ahala, besteñez bero zelaik, eta pasatzen gindelaik belarretaat eta, o... o la la, "quand je...", ni ez niz "enfin..." aski urrun e... pasatzen ni(n)tzan, ez ziten e... jin e...
- Eta orduan, oroitzen zara egun bat preseski zure aita gan zelarik erleei erratera norbait hil zela?
- Ba, ba... ni oroitzen niz hortaz, ba.
- Eta joa(ten)... zer erran...?
- Jo eiten zien, eta erten: "Voilà, voilà", e... aita... ez dakit nola erten den "beau-père" edo "belle-mère", edo ttantta... "zendu zela, ta..."...
- Eta orduan, atxikitzen, atxiki zuen orduan hori?
- Hori oroitzen niz ba, hori oroitzen niz.
- Eta...
- Ez dakit, besteñez hilen ziela!
- A, bertzeenez hilen zirela?
- Ba, besteñez hilen ziela erliak!
- Orduan erran behar...
- Nik ez dakit egia "enfin"... Ba gertatzen da oai... erliak eta, hazten duner... Gertatzen da norbait hiltzia, ez dakit e... ba ote denez galtzia, geo... norbait hil onduen e...
- Baina beti hori erraten zuen aitak, behar zela erran, bertzeenez hiltzen...
- Ba, eiten zien. Eiten zien aitak hori, ba.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia