Bardoze (Lapurdi)

Eskolara elebakar joan zen

Eskolara elebakar joan zen <p>Bizilagunek frantsesa eta gaskoia hitz egiten zuten elkarren artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizilagunek frantsesa eta gaskoia hitz egiten zuten elkarren artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A, eta Bardozen, guti zineten ez? Edo anitzek bazakiten euskara?
- Bo hemen gehi... "enfin" auzuek bazuten aita bastidarra, edo ama bidaxundarra, edo hola... Hek e... frantsesa ikasi dute etxen.
- Bai. Eta bertze batzuk gaskoiak ere ez, hemen...?
- Ba. Kaskoina. Hemen, amaan aneiak eta... amak ez zien mintzatzen kaskoina, bana aitatxik ba. Eskuara, kaskoina, frantsesa gutienik. Bana auzuak heldu zielaik artu xuitzetan eta, denak kaskoinez ari zien! [...] ni(k) fitsik-fitsik konprenitzen! Fitsik...
- A eta euskaraz ez e?
- Elgarren artien. Ez.
- Elkarren artean?
- Elgarren artien, kaskoinez.
- A, eta orduan, hona etortzen zirelarik, aita ere gaskoiz aritzen zen?
- Ez. Aita frantsesez, eta [ ...] konprenitzen zien denboran bortxaz intzutiaekilan auzuak elgarren artien. Zonbit hitz hola. Bana ez, ez... aitak e... ez du kaskoina ikasi ez. Amak ba, amak konprenitzen zien bana ez mintzatzen. Ez dut intzun ama mintzatzen.
- Eta aitatxik bai erran duzu?
- Ba, aitatxik bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia