Bardoze (Lapurdi)

Sei anai-arrebetatik zaharrena

Sei anai-arrebetatik zaharrena <p>Aita eta ama beti Bardozen bizi izan ziren, bera ere bai. Sei seme-alaba ziren, bera zaharrena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita eta ama beti Bardozen bizi izan ziren, bera ere bai. Sei seme-alaba ziren, bera zaharrena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitaren arreba egon zen Heletan baserrian?
- Bai.
- Eta bera hona etorri zen?
- "Voilà".
- Eta gero beti hemen Bardozen bizi izan zara?
- Aita ba. Aita ta amak hemen hilak die.
- Eta zu, betidanik hemen...?
- Betidanik.
- Nola du izena etxe honek?
- Algaxuria.
- Algaxuria?
- Bai.
- Eta zenbat haurride zineten hemen?
- Gu sei... sei haurride.
- Zu zenbatgarrena?
- Lehena, gehiena... gehiena.
- Eta e... horretarako egon zinen orduan etxean? Gehiena egoten zen orduan?
- Be... ez etxe guzitan, bana aitak ez zien nahi noabeit laneat joan nintain, geo etxeko gustia galduko niela... "Et donc" nik, bon, pena dut ez ikustia nola, besten etxen, nola ari den lanien, nola...
- Bai zeren eta lehenago, anitzetan joaten ziren bertze tokietara neskak eta... hirira edo joaten ziren anitz...
- "Voilà"! Ni berdin zatan, edo laun... jenden launtzeko familia batetan, edo sasoiak e zonbaitzuk eiten zituzten /zuzten/ Lurden edo... edo kostan e... Bon hola, hilabete bat urtien edo hola, guti joanen nintzan. Ta geo aitak beti erten zien: "Ba, eta nik ze ein behar dut geo?" Mutila harten zen langilia etxe laborantxetan, eta launtzen zuten gizonak, harten zituzten /zuzten/ mutilak. "Zer behar dut geo nik, mutila hemen paatu?" Bo ta geo, e... denboran, e... aitamen, aitak, aitamek erten zutena ez gindien urruno xekatzen eiteko beste zeit, gue gustukua, gue gustura.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia