Bardoze (Lapurdi)

Aiton-amonen etxe berean bizi da

Aiton-amonen etxe berean bizi da Bera etxean geratu zen, baina bere anai-arrebek alde egin zuten. Amona ere Bardozera ezkondu zen, Maddiren etxean bizi izan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera etxean geratu zen, baina bere anai-arrebek alde egin zuten. Amona ere Bardozera ezkondu zen, Maddiren etxean bizi izan ziren.

Transkripzioa

- Orduan aitak nahi zuen zu hemen egotea?
- Ba.
- Eta bertzeak joan ziren?
- Ba, bestiak joan die.
- Joan dira. Eta txikiak zinetelarik orduan, zenbat zineten etxe honetan? Aita, ama...?
- Ba, aita-ama, be amatxi, amaan ama...
- Bardoztarra zen?
- Ez, aintzildarra.
- Aintzildarra?
- Eta aitatxi bardoztarra, beste kar(tier) e... aitatxi hemen sortia.
- Etxe honetan?
- Etxe huntan. Hameka haurride zien aitatxi. Eta "donc" amatxi Aintziletik jin da hunat, eta hiru haur: ama, eta geo bi seme.
- Eta erran duzu bazenituela, zer ziren e... izebak, matantak e...?
- Ba. Amak bazitien aitaan arrebak, lanien hartiak Biarritzen, Baionan, e... langile... etxe... jende... "enfin"...
- Aberatsen etxean?
- Bo, aberatsa edo ... "enfin", ba, bazuten paatzeko "moyen"ak e.
- Bai, burgesak edo...?
- "VoilĂ , des ...", bon eta geo, erretretan, e... etxeat jin die, bere(n) aneiaan etxat, hunat. Eta hola nik ezautu ditut e... hiru ttantta, aitatxiin arrebak, hemen... hemen hil dienak.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia