Baliarrain (Gipuzkoa)

Baliarraingo festak

Baliarraingo festak <p>Legorretako festetara joaten ziren. Pazko bigarrenean eta San Pedroetan Larraitzen biltzen ziren. Baliarraingo festetan oilaskoei lepoa mozten zieten. Dantza-soka ere izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAL-001-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Legorretako festetara joaten ziren. Pazko bigarrenean eta San Pedroetan Larraitzen biltzen ziren. Baliarraingo festetan oilaskoei lepoa mozten zieten. Dantza-soka ere izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, bestela, Baliarraindik ze mendita juten ziñaten, o ze eskursio tipo izaten zan Baliarraiñen?
- Herrin festak, bueno, hemen Legorreta behintzat, beno, beti.
- Festak?
- E?
- Festata?
- Festata, bai. Ta gaiñantzen gero... Baliarraiñen izaten die Amabergina agostukotan, ta Orendaiñen’e beren izaten die ta, ezin jun hauntza. Itsasondon’e beren izaten zien ta horrea’re ez ta... Gero, hoi, Pazkoa Bigarrena ta San Pedro ta hoik zean. Larraitzen. Larraitzen jendea biltzen zan... beno... itxura gabe, jendea! Zaldibitik eta hortik danetatik eta, Amezketa ta... bueno!
- Ta Baliarraiñen ze izaten zan festetan? ze festa klase izaten zian?
- Beno, itten zittuen, oillaxkoi lepoa moztu ta halako zea batzuk. Ta dantza-soka, dantza-soka atatzea. Ta dantza iñ’e bai, dantza suelton.
- Bakarren bati begiya bota’re bai.
- E?
- Bakarren bati igual...
- Bai, edadekok beidatuko zien. Ta...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia