Inauteriak eta zezena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-073-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengo inauteriak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Inauterietako astelehenean eta asteartean zezena arratsaldean ibili ohi zen pilotalekuan. Zezenak ihes ez egiteko Damaso Azkue lantegiko kamioia eta barrikak jartzen omen zituzten; zezena libre, soka gabe, ibiltzen baitzen.
- Proiektua: Azpeitiko Euskara Beka
- Elkarrizketatzailea(k): Eñaut Frantsesena
- Data:
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: AZP-073/017
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Inauteriak , Aisia » Jai-giroa » Zezenak
Transkripzioa
- Baiño lehen izeten huan oingo diferentie. Ordun oain iten dan bezela astelehena ta asteartie jai ta? Ordun astelehena [...] lana iten huan. Jaie bai, jaie ya karnabal zelebratzen huan baiño ez zea, oingo... oingo zeaik ez. O trajie jantzite ertetzen huan o korbatikin-ta igual ertetzen huan ta zezena izeten huan, baiño ez... oingo festaik ez huan eoten. Zezena, zezena ta zezena. Ta astelehenien ta asteartien eoten huan arratsaldin zezena. Baiño zea, frontoi txikiyen, frontoi txikiyen, hola jardín inguruen. Oain´e han zeok, baiño oain diferente zeok, lehen petrillekin ta zeoan, ta han izeten huan zezena. Itxite ipintzen zien buelta osuen ta Damasoneko kamiona ta barrikek eta ipintzen zitien ez eskapatzeko zezenak eta... Baiño sokaik be, e! Han... han libre ibiltzen huan zezena, e?
- Ta heu ibiltzen al hitzean zezenin?
- Bai, ni nola ibiliko nitxean, ba? Gu zean, petril gaiñien. Ez, ni zezenien... Bai, ibili izen nauk baiño urrutitiken.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!