Donostiako eskolan janaria soberan
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: AZP-067/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolara herritik kanpo , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Jan ta lo bertan eskolan?
- Bai, bai, bai, bai. Jana zeuen e... hemen basarrin ohituta... derrotxe bat iruitzen ziten nei. Hernania jun da hermano zea enkargau horrek eta beste Hipolito len esan deten... txahalak erosten zituen Hernani aldea jun da, txahal gaztiek hor e... esnientzet txahalak. Ta xerradak eta txuletak eta solomillo ta hoyek aprobetxatzen zien eta egosteko haragiye... saldie iten zen eta iñoi ez zitzekon komedorea egosteko haragik eamaten. Ta hemen egosteko haragiye garai hartan ona zan. Saldie ein, basura juten zan hua. Arrayekin iual-iual. Nei hamendik ohituta... derrotxe bat zeola iruitzen ziten. Ta geo, han Salaberria o bazan barkuk zauzkena Errenteyen o Pasayen o barkuk zauzkena. Hue legatzeta ta ibiltzen zan. Ta furgoneta bat zauen ta Salaberriagandik etortzen zanie... ekartzen zeben furgoneterie ta legatza labien... ta fri... [zea ein da]... danea legatza’re sobre...
- Nahi aiña...
- Jana, jana sobre zeon han!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!